Prentsa oharra

Bi arrautza errun zituzten, bat eklosionatu eta, jaio zen txita, gurasoek arrakastaz hazi zuten. Udaberriaren amaieran, urubiaren kumeak (Strix aluco) kutxa utzi zuen, baina ez ordea bere gurasoetako bat, bizileku bezala erabiltzen jarraitu zuena. Egun batzuk geroxeago erle (Apis melífera) multzo edo erlekume bat iritsi, urubia kanporatu eta habia-kutxaren jabe egin zen. Erleek urubiak habia-kutxetatik ateratzea maiztasun jakin batekin gertatzen da. Erle-mordoa uneoro irteten eta sartzen zen. Bere aktibitatea udako egun beroetan handitu zen. Han kolonia ezarri zuten eta habia-kutxaren sabaitik oinarriraino abaraska bertikalak eraiki zituzten.

Koloniak milaka lore polinizatu zituen eta basotxoaren landare komunitatearen biziraupenarekin lagundu zuen, baita ekosistemaren orekarekin ere. Abaraska batzuk eraiki zituzten sabaitik habia-kutxaren oinarriraino bertikalean.

Abaraska bertikaletako erlazuloetan eztia egin eta larbak hazi zituzten. Hilabete batzuk geroxeago, koloniak habia-kutxatik alde egin zuen, abarasken egitura osorik utzita. Kutxa ezin zen ireki. Atea sabaian du eta erleak abarasken muturrak ondo itsatsita eta helduta egoteaz arduratu ziren, bai sabaian, baita oinarrian ere. Hainbat saioren ondoren, abaraskek amore eman dute. Ezti hutsaren usain gozoa zenbait metroren itzulinguruan zabaldu da. 2 cm-rainoko zimitz lainotsu (Rhaphigaster nebulosa) batzuk han zeuden, erlekumeak utzitako hondakinez elikatzen.

Kutxa garbitu, abaraska hutsak kendu eta urubiek hazkuntzaren zehar utzitako zikinkeria geruza atera dugu. Han zegoen 2020ko arrautza ez-eklosionatua ere (ikus argazkia). Garbiketaren ostean, urubiek kutxaren sarreratik oinarrira salto egiten dutenean beren arrautzak hausteko arriskua gutxitzeko asmoz, etzaleku ekologiko xurgatzailea atondu dugu.

Aguro udaberria iritsiko da eta, iaz bezala, urubiek kutxa erabiltzen duten jakingo dugu, besteak beste, Aiako Harria Parke Naturaleko karraskarien populazioak gutxitzen lagunduz.