Prentsa oharra

Donostiako EH Bilduko udal taldeak Parte Zaharrean gertatutako istiluen inguruko Erakunde Adierazpena aurkeztu du gaur Bozeramaileen Batzordean. Jakina denez, PPk bere adierazpena aurkeztu zuen, osasun-arauak betetzen ez dituzten pertsonei bakarrik erantzukizuna eskatzeko, eta hori ondo dago, baina EH Bilduren Adierazpenean erantzukizuna eskatu zaio Ertzaintzari ere.

Reyes Carrere-k bileraren irteeran adierazi duenez, “PPren mozioa ez zen batere orekatua, eta horregatik erabaki dugu geure mozioa erregistratzea; izan ere, osasun-arauak ez urratzeko herritar guztiei erantzukizuna eskatzeaz gain (EH Bilduk martxotik egin duen bezala), eta gertatzen ari diren istiluen aurrean gure ezinegona eta desadostasuna adierazteaz gain, polizia-indarren eta erakundeetako arduradunen erantzukizuna ere eskatu dugu. Era berean, egun hauetan zauritu diren pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea espero dugula adierazi dugu”.

Hona hemen bozketaren emaitza:

•        EH Bilduren mozioa (erantsia): PP, PSE eta PPk aurka; Elkarrekin Donostia: Abs.

•        PPren mozioari dagokionez, EH Bildu abstenitu egin da lehenengo bi puntuetan, eta hirugarren puntuaren alde bozkatu dugu (“Donostiar komunitatearen alde lanean jarraituko dugu, errespetuz eta elkartasunez, bizikidetza osasuntsu eta baketsuaren alde”).