Prentsa oharra

1997tik, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak bere urteko aurrekontuaren %0,7 ematen du hainbat GKEk garatutako proiektuetarako.

Urtero bezala, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) iragarri du urtero osasunari lotutako proiektuei bere aurrekontutik ematen duen %0,7aren hartzaileak zein diren.  

2020ko deialdian, erakunde hartzaileak izan dira Gipuzkoako Elikagai Bankua eta Kellesensa GKEa, besteak beste, Senegalgo Kelle herrian “osasun babesa eta asistentzia bermatzeko” lan egiten duten osasun langileek osatzen dutena.

Gipuzkoako Elikagai Bankuari dagokionez, COEGIren emaitza ekonomikoak lagundu egingo die zeregin solidarioan, gure artean, elikagaiak bezain garrantzitsua den zerbait behar dutenei helarazteko. Erakundeak eskertu egin du ekarpena, eta, adierazi dutenez, “harro eta zoriontsu” COEGItik jasotako laguntzagatik. “2020ko Bilketa Handiaren kanpainan gure irudia izan ziren, eta orain gurekin jarraitu nahi dute gizartean babesik gabe daudenekin egiten dugun elkartasun lanean”, azpimarratu dute.

Kellesensak, berriz, osasunaren arloko proiektu batera zuzenduko du ekarpena, Kelleko biztanleak ahalduntzeko, heziketa sanitarioaren bitartez. Proiektuak onuradun ugari izango ditu eta, esparru horretan, Senegalgo herri horretako osasun zentroetako profesionalak zein herritarrak prestatuko dira.

Kellesensak eskerrak eman ditu COEGIk euren proiektuan jarritako konfiantzagatik. “Pozgarria da –eta, aldi berean, erantzukizun handia– Elkargoaren babesa eta lankidetza izatea, Kelleko eta eskualdeko osasun langileen eta herritarren heziketa eta prestakuntza hobetzeko, bizi kalitatea hobetzeko azken helburuarekin”, adierazi dute Kellesensatik.