Prentsa oharra

Esperanza Luffiego Donostia Zinemaldiko hautaketa-batzordeko kide berria izango da. 2012az geroztik, Zinemaldiko Industria Saileko arduradunetako bat izan da, Saioa Ribarekin batera. Luffiegok, ardura hori utzi eta filmak hautatzen jardungo du hemendik aurrera, eta, lan horrez gain, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko proiektuen hautaketako adituen batzordean ere arituko da.

Zinemaldiko zuzendariordeetako batek (Maialen Beloki) hutsik utzitako postua hartuko du Luffiegok. Beloki, bere aldetik, Nest-eko hautaketan zentratuko da –film laburren lehiaketa, zinema-ikasleen topaketaren testuinguruan–, eta Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptua garatzen eta indartzen arituko da. Hori da, hain zuzen, erakunde honen apustu estrategiko handia, eta Zinemaldiak XXI. mendean dituen funtsezko jarduketa-ildoak bateratzen ditu: talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest), prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elías Querejeta Zine Eskola eta Zinemaldia +) eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena).

Zinemaldiko hautaketa-batzordea honela banatuko da, sailen arabera:

  • Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Horizontes Latinos, Perlak, Made in Spain, Belodromoa, WIP Latam eta WIP Europa: Quim Casas, Roberto Cueto, Joxean Fernández, José Ángel Herrero-Velarde, Victor Iriarte, Esperanza Luffiego, Natalia Marín, Javier Martín, Lucía Olaciregui, Ruth Pérez de Anucita, Ana Redondo, Amaia Serrulla.
  • Nest: Maialen Beloki, Víctor Iriarte
  • Culinary Zinema: Lucía Olaciregui, José Luis Rebordinos, Ana Redondo
  • Zinemira: Lucía Olaciregui, Ruth Pérez de Anucita, José Luis Rebordinos