Oharra

Jada 2021-eko bigarren hilabetea iritsi zaigu eta honekin batera Kresala zineklubeko programazio berria.

hilabete honetan 3 saio izango ditugu Trueba aretoan eta Bagera zineforuma Lugaritz Kultur etxean.

Hilabetea hasi eta bukatu Tarragonako REC jaialdiarekin elkarlanean egingo dugu eta bertako azken edizioan ikusi ahal izan 2 pelikula eskainiko ditugu. Otsailaren 2an Emanuela Rossi italiarraren BUIO(iluntasuna), bertan etxe handi batean bizi diren 3 ahizpa ezagutuko ditugu, Stella, Luce eta Aria. zeintzuk urte batzuk lehenago gertatutako mundu mailako ezbehar baten ondorioz ezin diren etxetik irten. filma aurrera doan einean dena ez dela dirudiena ikusiko dugu thriller interesgarri honetan.

Bigarren zita Wong Kar Wai zuzendariaren atzera begirakoraren barnean kokatuko dugu,  hilaren 16-an bere lehen lana izango dugu ikusgarri AS TEARS GO BY(malkoak isuri bitartean) 1988-an egin zuena. 2 anaien eta Txinako mafiaren arteko erlazioan sakontzen duena.

Otsaileko Truebako saioak amaitzeko 23-an Hebreeretako Johan Timmers-en FIGHT GIRL(neska borrokalaria) izango dugu Bo nerabeak kick-boxinga ezagutu eta arrakastaz beteriko ibilbidea hasiko du, baina era berean dena kontrolpean ezin duela eduki ikasiko du.

Hilabete honetan ere Bagera zineforumarekin elkarlana izango dugu, Otsailaren 10-ean Yolanda Mazkiaran Altsasuarraren ANDEREA. Mari euskal mitologiako jainkoaren inguruko dokumentala. saioan zuzendaria egongo da filma aurkeztu eta solasaldian parte hartzeko.

Hurrengo estekan aurrerapen bideoa ikusi ahalko duzue.

Gogoratu nahi dugu saio guztietako sarrerak online erosi daitezkeela hemen, eta Ostegunean hilak 28 Zinema Korner-eko terrazan sarrerak erosteko aukera egongo dela, arratsaldeko bostetatik zortzirak arte.