Prentsa oharra

Koalizioak Udal Gobernuaren konpromisoa lortu du Ekialdeko Barrutiko Batzordearekin prozedura arinagoa eta eraginkorragoa adosteko 2021eko Barrutiko aurrekontua gauzatzeko, datozen urteetan ere erabil daitekeena.

Elkarrekin Podemos – IUren ustez, neurri hau funtsezkoa da barrutiaren eta udal egituren arteko harremana hobetzeko.

Elkarrekin Podemos – IUek eta EH Bilduk aurkeztutako kontrol mozioari esker, Donostiako Udaleko osoko bilkurak erabaki du ekialdeko barrutiaren 2021eko ekitaldiko aurrekontua modu eraginkorragoan kudeatu ahal izatea eta, gainera, 2020rako aurreikusita zeuden proiektuak aurrekontu orokorrera gehitu ahal izatea.

Neurri horrek, koalizio aurrerakoiaren ustez, barrutia herritarren partaidetzarako tresna erabilgarri bihurtzea erraztuko du. Marta Huarte udal taldeko zinegotziak nabarmendu duenez, “Ezinbesteko urratsa da Ekialdeko Barrutiaren eta udal egituren arteko harremana hobetzeko”. Huartek azpimarratu duenez, “Beharrezkoa da konfiantza handiagoa sortzea, erantzukizun partekatua, gardentasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko”.

Elkarrekin Podemos – IUk ohartarazi du barruti horrek onartutako proiektu batzuk ez direla oraindik gauzatu, eta, beraz, uste dute prozedura berri horrek horiek bizkortuko dituela eta aurtengo aurrekontuetan sartzea ahalbidetuko duela.