Prentsa oharra

  • Gipuzkoan, biriketako minbiziaren 450 kasu inguru detektatzen dira urtero.
  • Jose Miguel Izquierdo Gipuzkoako Poliklinikako kirurgialari torazikoak adierazi duenez, «biriketako minbizia duten gaixoen % 5ak bakarrik ez du inoiz erre». Eta gaineratzen du: «Beraz, tabakoaren kontsumoak biriketako minbiziaren garapenean eta prebentzioan duen garrantzia nabarmena da».

Minbiziak eragindako heriotzak prebenitzea posible da biriketako minbiziaren kasuan. Prebentzioa, tabakoaren mendekotasuna gainditzeko programak eta detekzio goiztiarreko proba diagnostikoak dira Gipuzkoan 55 urtetik gorako gizonei eta emakumeei berdin eragiten dien gaixotasun horren bilakaera geldiarazi dezaketen hiru aldagai.

«Operatzen ditugun gaixoen % 90 eta 95 artean erretzaileak dira», adierazi du Jose Miguel Izquierdo Gipuzkoako poliklinikako kirurgialari torazikoak. Beste minbizi mota batzuk faktore ugariren mende daude, hala nola faktore genetikoen eta laneko esposizioaren mende. Biriketako minbiziaren kasuan, «Batek erretzea edo ez erretzea erabaki dezake, norberak kontrola dezakeen aldagaia da», dio Izquierdo doktoreak, eta erretzeari utzi nahi dioten eta erretzen duten pertsonek tabakoaren mendekotasuna gainditzeko programetan laguntza medikoa bilatzera animatu ditu.

Toraxeko kirurgialariak «pertsonek erretzeari uzten diotenean lortzen duten onura handia» azpimarratzen du, eta «erakundeak eta sistema pedagogikoak tabakoa kontsumitzen hasi ez diren pertsonei, hau da, gazteei, tabakismoan ez hasteak duen garrantziaren mezua zuzentzera» animatzen ditu.

Detekzio goiztiarra

Prebentzio-neurriez gain, garaiz detektatzea da gakoa funtsezkoa da jada minbizia pairatzen dutenen biziraupena bermatzeko. José Miguel Izquierdok, onkologo, internista eta erradiologoez osatutako Gipuzkoako Poliklinikako diziplina anitzeko talde batekin batera, Biriketako Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Unitatea osatzen du (webgunean sortu eta hemen testuarekin lotu behar da)

Unitate honek bereziki gomendatzen du azterketa egitea 15 urtez egunean gutxienez bi pakete edo 30 urtez egunean pakete bat erretzen daramaten 55 urtetik gorako pertsonei, bai eta duela hamarkada bat erretzeari utzi zioten erretzaile ohiei ere.

Pandemiak bere bidea egiten duen bitartean, gainontzeko gaixotasunak bigarren maila batean geratu direla dirudi. Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunak agerian uzten du gaixotasun horren intzidentzia handia dela; izan ere, aurrera egiten du, eta, isil-isilik, bizitzak eramaten ari da. Gipuzkoan, biriketako minbizia da nagusi minbiziagatiko hilkortasunean.