Prentsa oharra

Markel Ormazabal eta Garbiñe Alkiza EH Bildu zinegotziek Idoia Moreno eta Larraitz Esnaolarekin batera agerraldia egin dute gaur “Sorleku” proiektua bertan behera geratu izana salatzeko. Gogoratu behar da proiektu hau EAJ-PSEren gobernuaren partaidetza politikaren eredu gisa saldu zela, eta Eneko Goiaren hauteskunde kanpainaren konpromiso gisa ere saldu zela 2019ko udal hauteskundeetan.

Hala ere, haur-parke berritzaile honen proiektua gauzatu gabe jarraitzen dute. Lehiaketaren irabazleen hitzartzea bidaltzen dizuegu.