Prentsa oharra

Pandemiak eragindako krisiaren erdian, koalizio aurrerakoiarentzat lehentasunezko kapituluak dira, eta ez
lukete murrizketarik edo atzerapausorik egin behar.

Bihar egingo diren Donostiako Udalaren 2021eko aurrekontu orokorrei buruzko Ogasun Batzordearen agerraldietan, Elkarrekin Podemos-IU taldeak Berdintasun, Enplegu, Gizarte Ekintza eta Ingurumeneko partideei buruzko galderei garrantzia emango die, pandemiak eragindako egungo krisi egoeran, horiek bai dira lehentasunezko gaiak.

Koalizio aurrerakoiak Berdintasunerako % 2,7 eta gastu arruntetarako %19ko murrizketa jarriko ditu zalantzan. Gainera, Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariek genero ikuspegiko txostena baloratzea
eskatuko dute. Izan ere, murrizketen kaltegarritasunaz harago, koalizio aurrerakoiaren iritziz, txostena atzerapausoa da Gobernuaren aurrekontuetan genero ikuspegia txertatzeko prozesuan.

Elkarrekin Podemos-IUk galdetuko du, halaber, zergatik izango duten gizarte-larrialdietarako laguntzek iazko zenbateko bera (2.378.355 €); izan ere, gaur egungo krisi-egoeran, iaz urrian 250.000 euroko gainkostua zegoen jada (planifikatutakoaren% 10 baino zertxobait gehiago).

Bestalde, koalizioak uste du beharrezkoa dela kalitatezko enplegua sortzeko neurriak ezartzea. Ildo horretan, enplegu publikoko plan bat sortzeko partida espezifiko bat zergatik ez dagoen galdetuko du.

Horrez gain, Elkarrekin Podemos-IUk uste du beharrezkoa dela Sustapen Elkarteak emakumeen kontrataziorako eta enplegurako zenbateko espezifikorik ez bideratzearen arrazoia argitzea, are gehiago pandemia egoera honetan, emakumeen artean langabezia handieneko eta ERTE gehiagoko genero-laneko arrailak areagotu baitira.

Azkenik, ezkerreko koaliziotik salatuko dutenez, 2020ko martxoan hirian klimaren larrialdia eta horren ondoriozko ekintza-plana deklaratu baziren ere, egungo aurrekontu proiektuak ez ditu plan horretako neurri espezifikoak jasotzen, eta, gainera, Agenda 21 edo klima aldaketa bezalako programetan murrizketak planteatzen ditu.

Hori dela eta, murrizketen zergatiaz galdetuko dute. Elkarrekin Donostiarentzat aurrekontu proiektu honek erakusten du EAJ-PSEren gobernuak beste behin ere ez duela serio hartzen larrialdi klimatikoa.