Oharra

Hurrengo asteartean Wong Kar Wai zuzendariaren atzera begirakaori jarraipena emango dio Kresala ZIneklubak. Oraingoan bere lehen lana izango dugu ikusgarri. 1988-ko AS TEARS GO BY. Oraingo honetan ere harrera ikaragarria izan du saioak eta 2. aretoa ireki beharrean aurkitu gara. Saioak Trueba zinemetan izango dira:
1 aretoan arratsaldeko 18:45tan hasiko da saioa, aurkezpen txiki bat eta kolokioa izango ditu. 2. aretoko saioa berriz 19:15tan hasiko da eta aurkezpena bakarrik izango du, solasaldirik gabe.


Gogoratu sarrerak online erostea gomendatzen dugula beti.

Wong gok ka moon (1988) 105 min. Hong Kong.

Dirección/Zuzendaritza: Wong Kar-Wai

Guion/Gidoia: Wong Kar-Wai

Fotografía/Argazkilaritza: Andrew Lau

Música: Danny Chung, Teddy Robin Kwan

Reparto/Aktoreak: Andy Lau, Maggie Cheung, Alex Man, Jacky Cheung, Ronald Wong, Wong Ang, William Chang, Lam Kau, Huang Pa-Ching, Chang Tseng, Kan Tat-Wah.

Drama.

Sipnosia: Bi anai mafia txinatarraren munduan sartzen dira. Bata, gazteena, istiluak ekidin ezinik da, bere izaera oldarkorra dela eta. Bestalde, anaia zaharrenak, maiteminduta, ingurugiro beltz horretatik irten nahi du. Baina lehenago bere anaia gazteari lagundu beharko dio.