Prentsa oharra

Koalizio aurrerakoiak kontuak mugitu nahi ditu donostiarrak babestuko dituzten neurrietara, eta egungo
eta etorkizuneko erronken aurrean hiri erresilienteago baterantz urratsak eman nahi ditu.


Elkarrekin Podemos-IUko Donostiako taldea Udal Gobernuarekin bildu da gaur eguerdian, hiriko aurrekontuak eztabaidatzeko lehen bilera txandan.

Udalean egindako bileran, Podemos Euskadik eta Ezker Anitza-IUk osatutako talde aurrerakoiak iragarri du datorren astean negoziazio plataforma bat aurkezteko asmoa duela, berdintasunera, zaintzara, ingurumenera, enplegura eta etxebizitzara bideratutako partidak eztabaidatzeko.

Koalizio aurrerakoiaren ustez, hiriak bazituen egiturazko arazo batzuk, pandemiarekin areagotu direnak eta orain mahai gainean
daudenak. Horrela, Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak aurreratu duenez, kontuak donostiarrak babestuko
dituzten neurrietara bideratu nahi dituzte, eta egungo eta etorkizuneko erronken aurrean erresilienteagoa den hiri baterantz
urratsak eman.

Plataforman zehaztuko dira: emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko urrats berritzaileak emateko
neurriak; krisiak dituen ondorioak arintzeko enplegurako laguntzak; etxebizitza eskuratzea errazteko ekimenak, bereziki gazteentzat; jasangarritasunera eta ingurumenera bideratutako neurriak; eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko partidak, besteak beste.