Prentsa oharra

Ricardo Burutaran: “Prezioak igotzen jarraitzen duen arren, 2021eko aurrekontuetan Udal Gobernuak 0 euro aurreikusten du babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko”.

Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programak praktikan baztertu egiten ditu donostiarrak diru-laguntzetatik.


Donostia da Estatuko hiririk garestiena, bai etxebizitzaren erosketa-prezioari dagokionez, bai, alokairuari d agokionez. Izan ere, etxebizitza ez da inoiz hain garestia izan gure hirian. Eta pandemiak ez du azken urteotako joera moteldu, areagotu baizik. Pandemiaren ondorio ekonomiko eta sanitarioez gain, etxebizitza da Donostiako herritarren arazo nagusia, 20.000 etxebizitza eskaera baino gehiago baitaude erantzuteko zain Etxegintzako bulegoetan. Biztanleak, batez ere gazteak, auzoetatik auzoetarantz jaurtitzeko prozesua horren guztiaren ondorio zuzena da. Donostia etxebizitza larrialdi egoeran dago.

Eta zer egiten du Eneko Goiak etxebizitza-larrialdiari aurre egiteko? Ikus dezagun 2021erako aurrekontu-proiektua: Eneko Goiaren Gobernuak publikoki onartu du Donostiako Etxegintzaren aurrekontua gutxienez 7 milioi euro murriztu dela. Eta, nahiz eta etxebizitzaren prezioa igotzen jarraitzen duen, 2021eko aurrekontuetan Udal Gobernuak zero euro erabiliko ditu babes publikokoetxebizitzetarako. Baliabide gehiago behar direnean, Eneko Goiak gutxiago erabiltzen du. Etxebizitzapolitika hau, konponbideak ematera bideratuta egon ordez, arazoa larriagotzen ari da.


Horri buruzko datu batzuk emango ditugu:
Diru-sarreren igoera:
• Etxebizitza hutsen OHZren errekargua (gogoratu behar da 2020ko %50eko igoera eta
2021erako aurreikusitako %100ekoa EH Bilduk egindako zuzenketen ondorio direla). Ekitaldia % Errekargua Diru-sarrerak 2019 (erreala) 25 % 160.876 2020 (erreala) 50% 264.392 2021 (aurreikuspena) 100% 543.218
• San Bartolomeko operazioa: Udalak 16 milioi euro jasoko ditu aurten itzulpenengatik. Indarrean dagoen etxebizitza-politika:
1) Etxebizitza hutsak: 2019ko apirileko Etxebizitza Planaren arabera, 3.885 etxebizitza huts daude Donostian. Presio fiskalaren igoera, EH Bildurekin adostutakoa, egokia da etxebizitza hutsak alokairutik ateratzeko, baina emaitzak are handiagoak izango lirateke baldin eta, azkenean, Eusko Jaurlaritzak 2016ko Euskal Etxebizitza Legean aurreikusitako kanona ezarriko balu, oraindik ezarri gabe dagoena. Ogasun Batzordean, EH Bilduren galderei erantzunez, Donostiaren kasuan, kanon horrek 3 milioi euroko diru sarrera berria ekarriko lukeela adierazi zuen Udal Gobernuak. Diru-sarrera berri horiek herritar guztien etxebizitza-eskubidea bermatzeko politika ausart eta eraginkorrak aurrera eramateko erabil litezke. Baina horretarako borondate politikoa beharko litzateke, noski.

2) Etxebizitza berrien eraikuntza
• Aldakoenea: Ogasun Batzordeetan, Udal Gobernuak baieztatu zuen ez dagoela aurreikusita bertan eskaintzea Grosen eta Egian etxebizitza bat eskatzen ari diren ehunka pertsonei zuzendutako babestutako etxebizitzarik, agian etxebizitza tasatu batzuk baino ez.

• Gros: Grosen kasua bereziki dramatikoa da, azken hamarkadan 1.000 biztanle galdu dituelako (%7) eta babes ofizialeko etxebizitza bat ere ez duen auzoa delako. Hala ere, etxebizitza publikoak eraikitzeko aukera zegoen bi esparruetan, Mariaren Bihotza eta Pio X (ondoan dagoen Aldakoeneaz gain), Eneko Goiak erabaki du ez duela babestutako etxebizitzarik egingo, interes pribatuak lehenetsiz publikoen gainetik (badirudi Mariaren Bihotza eremuan hotelean eta Pio X-en hotel bat eta zentro komertzial bat baimenduko dituztela).

• Hiri Lorategia: Proiektu hau oso aurreratua dago, baina, gure harridurarako, Donostiako Udalak erabaki du hemen babestutako etxebizitzarik ez eraikitzea. Horretarako erreserbatutako espazioak Eusko Jaurlaritzari lagatzen dizkio. Baina Etxebizitza Sailaren
ezaugarria ez da azkartasuna, Txomin Enean ikusten ari garen bezala, non Eusko Jaurlaritzako bi partzelak 3-4 urteko atzerapena metatzen ari baitira.

• Añorga: Ez zegoen babes ofizialeko etxebizitzarik, eta orain 92 etxebizitza iragarri dituzte (egitasmo osoaren %37 baino ez).

3) Alokairua:
• Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programak 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatu nahi du, alokairuaren errentaren zati bat ordaintzeko zuzeneko laguntzak emanez. Halere, “etxebizitzaren hileko errenta ezin da 750 eurotik gorakoa izan Bilbon, Donostian eta Gasteizen”, eta horrek diru laguntza honetatik kanpo uzten ditu donostiar gazte gehienak (Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2019an hileko alokairuaren prezioa, batez beste, 880 € zen Donostian; gaur egun garestiagoa da).

• Parke publikoa. EH Bilduk uste du etxebizitzaren prezioan eragiteko modurik onena alokairuko etxebizitzen parke publiko handi bat osatzea dela. Horretarako, Udalak ahalegin ekonomiko handia egin behar du lurzoruak erosteko, etxebizitzak zaharberritzeko eta abarrerako. Hala ere, tamalez, Aldakoenean, Mariaren Bihotzean, Ciudad Jardin eta abarretan ikusi dugun
bezala, Gobernu honek ez du bide hori hartu nahi.

• Alokairuaren prezioei muga ezartzea: EAJk eta PSEk duela gutxi Eusko Legebiltzarrean alokairuaren prezioa mugatzeko lege baten tramitazioa eragotzi dute.

• Funts-putreak: Donostiako 800 familia baino gehiago bizi dira Azora, Blackstone eta abarren espekulazio gosearen mende. Ez dago politika aktiborik arlo honetan udalaren aldetik eta bizilagunak oso kezkatuta daude.