Prentsa oharra

3D inprimagailu bat ospitaleetako altzariak eta bestelako tresnak azkar fabrikatzeko; material birziklatuekin egindako robot bat tenperatura hartu, musukoaren erabilera kontrolatu eta ikastetxeen sarreran gela banatzeko; sentsorea duen eskumuturreko bat sukarra dagoen ohartarazteko; pertsonaia ezagunen 3D inprimagailu bat Alzheimerra duten gaixoentzat; kaleko jende-pilaketei buruz informazioa eman eta ohartarazteko app bat eta establezimenduetako pertsona-edukierari buruzko beste bat. Horiek dira gaur Kursaalen egin den sari-banaketa ekitaldian amaitu den Donostia Innovation Challenge ekimenean donostiar gazteek proposatutako ideietako batzuk.

Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotzi sozialistak amaiera-ekitaldian azpimarratu duenez, “donostiar gazteek pandemia garaiotan erakutsitako inplikazioak eta proposatutako ideia berritzaileetan agertutako kezkek erakusten dute, estereotipoak estereotipo, belaunaldi kontzientziatua eta prestatua dela, eta ahalegin guztia egiten ari direla Covid-ak Donostiako egunerokotasunean sortutako hainbat erronkei irtenbidea emateko. Gaur saritutako proiektuak dira horren erakusle; izan ere, osasun-zentroetan gaixotasunari aurre egiten laguntzea edo merkataritza-lokaletan edo kalean gomendagarriak ez dira pilaketez ohartaraztea dute helburu, besteak beste.

Lau hilabetez lanean aritu ondoren, gaur amaitu da Innovation Challenge, Sustapen Ekonomikoko udal-arloak eta Donostiako Sustapenak berrikuntza eta talentua bultzatzeko martxan jarritako ekimena. Hiriko hainbat ikastetxetako 350 ikaslek hartu dute parte aurtengo edizioan.

Hain zuzen, hamabi ikastetxek erantzun diote aurtengo erronkari: Antigua Luberri, St. Patricks, Cebanc, Easo Politeknikoa, Ceinpro, Nazaret, IES Altza BHI, Tecnun, Axular, Ekintza, Aldapeta María Ikastetetxea eta Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea. Prozesu horretan, hamabi enpresak/zentro teknologikoren laguntza jaso dute ikastetxeek: Domotek, Tecnun, Nuavis, Irisbond, Educareality, CEIT, Ikusi, Ikor, Cybersurgery, Naru Intelligence, Vicomtech eta Developair. Horrez gainera, amaierako ekitaldiak FNACen laguntza izan du.

“Nola hobetu dezakegu gure hiria une honetan”; horixe izan da Donostia Innovation Challenge-n aurteko edizioaren goiburua. Ideiak eta proiektuak lantzeko orduan, etorkizuna markatuko duten 5 teknologia disruptiboetako bat erabili behar zuten taldeek, zozketa bidez: 3D inprimaketa, Robotika Aurreratua, Errealitate Mistoa, Adimen Artifiziala eta Internet of
Things (IoT).

Hona hemen kategoria bakoitzean saritutako taldeak:

  • 3D imprimatzeko ideiarik onena
    Taldea: AR 32
    Ikastetxe: Easo Politeknikoa
    Ideia:Irtenbideak inprimatzen. 3D imprimaketa bidez egiturak, altzariak eta bestelako
    gauzak fabrikatzea, ospitale bateko edozein espazio denbora errekorrean egokitzuz.
  • Robotikako erabilerarik onena
    Taldea: Anticovid
    Ikastexe: Ekintza
    Ideia: Covid egoeretan, erizainen eta ospitaleetako garbitzaileen jarduerarik
    arriskutsuenak egiten dituen robota (janaria eraman, gelak desinfektatu, tenperatura
    hartu, komunikazioa ahalbidetu…)
  • Errealitate mistoko erabilirarik onena
    Taldea: El Cucharón
    Ikastetxe: Cebanc
    Ideia: EM app baten garapena, establezimenduetan jende-mugimendua erregistratu
    eta kalean bistaratzeko aukera ematen duena
  • AI erabilera onena
    Taldea: My health
    Ikastetxe:Antigua-Luberri
    Ideia: EM app baten garapena, establezimenduetan jende-mugimendua erregistratu
    eta kalean bistaratzeko aukera ematen duena
  • IOT erabilera onena
    Taldea: Covidlok
    Ikastetxe: Axular
    Ideia: Erabiltzailearen anonimotasuna mantentzeko aukera eta jende-pilaketei
    buruzko informazioa ematen duen aplikazioa, pilaketak saihestu, eta pertsonamugimenduak puntu jakin batera bideratzeko
  • Proiekturik berritzaileena
    Taldea: Soporteen
    Ikastetxe: Aldapeta
    Ideia: Lan-euskarri pertsonalizatu eta mugikor baten 3D inprimaketa, Covid-19
    kutsadurak saihesteko
  • Jarrerazko balioak
    Taldea: Mazingers-Z
    Ikastetxe: Altza
    Ideia: Material berriztagarriekin sortutako robota, ikastetxeetan tenperatura hartu,
    musukoaren erabilera-denbora detektatu eta gela eta musukoak emateko
  • Eragin soziala
    Taldea: Meraki
    Ikastetxe: Ceinpro
    Ideia: “Meraki”: “egiten dugun horretan arima uztea” grekeraz. Alzheimer gaixoen
    pertsona ezagunen irudiak 3Dn inprimatzea
  • Proiektuaren diseinu onena
    Taldea: Proyecto Mundaiz
    Ikastetxe: Mundaiz
    Ideia: Mundaizko 3 taldeen proiektua: musuko erabiliak jasotzeko edukiontziak
  • Bideragarritasun eta kudeaketa ekonomikoa
    Taldea: PrintFood
    Ikastetxe: St. Patrick’s
    Claim: “amets bat errealitatera inprimatuz”
    Parke Teknologikoko kafetegi proiektua, 3D inprimagailuekin inprimatutako
    janariarekin
  • Aurkezpen onena:
    Taldea: APP Foro
    Ikastetxe: Tecnun
    Ideia: Edukiera-kudeaketarako app-a ETE, saltoki eta ostalaritzako
    establezimenduentzako
  • Donostia Innovation Challenge Donostia Innovation Campus estrategiaren barruko proiektua da.