Prentsa oharra

D’Museoa Donostiako Elizbarrutiaren Museoak AGERKUNDERAKO GUNEA erakusketa hartuko du 2021eko maiatzaren 30era arte, D’Museoak antolatuta. Antolatzaileak erakusketaren xehetasun guztiak aurkeztuko ditu ostiralean, otsailak 19, 10:30ean, Donostiako Santa Maria elizan komunikabideentzako egingo duten prentsaurrekoan.

Gorka Salmeronek (Legazpi, 1969) eta Joxan Izak (Bergara, 1961) elkarrekin antolatu duten lehen erakusketa da hau. Zehatzagoak izateko, ikonografia kristauaren inguruko interpretazio pertsonala topatuko dugu hemen. Biek ala biek ibilbide artistiko oparoa daukate eta diziplina asko jorratu dute: argazkilaritza, margolaritza, grabatua, eskultura, musika… Horren adierazgarri da erakusketa, ezin hobeto islatzen baitu lengoaia ezberdinek elkar elikatzen eta aberasten dutela leku berean aurkezten ditugunean.

Gorka Salmeron eta Joxan Iza artistak, katalogoko eta erakusketaren testuen egilea, Mikel Babiano, D’Museoko zuzendari Edorta Kortadirekin batera, arduratuko dira erakusketaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeaz.