Prentsa oharra

Atzo larunbatean oso isurketa ikusgarria izan zen Urumean.

Arratsaldeko lehen orduan, fuel edo bestelako hidrokarburo batek sortutako orban handi bat ikusi zen Martutenen, eta 112ri abisua pasatu zitzaion.

Arratsaldeko 6ak aldera, berriz, honako irudi hauek hartu genituen Loiolan, koarteletako zubitik, eta berriz ere 112ra hots egin genuen. Irudiok nahiko adierazgarriak dira:

Oraindik gehiegi dira ibaiak edoder irensten duela sinetsi nahi dutenak. Dena dela, harritzekoa ere ez da, alor honetan zigorgabetasuna ia erabatekoa dela kontuan izanik.

IRUNEN ERE BAI

Urumeakoa ez da aste honetako isurketa bakarra izan. Izan ere, ostegunean Eguzkik Irungo Gal ondoan gertatu eta argazkian agertzen den honako beste honen berri izan zuen:

Aprobetxatu nahi dugu gogorazteko isurketa bat ikusten denean, eraginkorrena 112ra deitzea dela, protokoloak lehenbailehen martxan jar ditzaten. Gero, isurketa ikusi duenak nahi badu, Eguzkirekin harremanetan jar daiteke. Eguzkikook saiatuko gara isurketari ikusgarritasuna ematen (ingurumenaren aurkako arau-hauste eta delitu hauek bistaratu egin behar direla uste baitugu) eta, ahal dugun neurrian, segimendua egiten. Baina, horretarako, ezinbestekoa da 112ra lehenbailehen deitzea.