Prentsa oharra

Estatuko biktimak biltzen dituen Egiari Zor elkartearen ordezkaritza batek Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordean parte hartu zuen urtarrilaren 14an, EH Bilduren ekimenez. Egiari Zor-ek, orduan, Estatuaren biktimen Euskal Legearen (5/2019 Legea) ezarpenean laguntzea eskatu zien Udal Taldeei. Taldeek eskaera horri erantzuteko konpromisoa hartu zuten. Azkenean, Erakunde Adierazpen bat onartu da, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin eta PP eta PSEren aurkako botoekin. Adierazpen horren berri emango da biharko osoko bilkuran.