Prentsa oharra

Alderdi abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio gaur San Bartolomeko Plan Bereziari, tokiko eta hurbileko merkataritzaren defentsa eginez, eta mugikortasun eredu askoz atseginagoa eskatuz hiriko erdigunean eta auzoetan.


Eusko Alkartasunaren iritziz, oso garrantzitsua da Udalak merkataritza-sektoreari laguntzea harekin adostutako udal-politikekin, eta, aldi berean, adierazi dute errotaziozko 200 plaza dituen aparkaleku bat eraikitzeak etorkizunean Kontxa pasealekuan, San Martin kalean edo Errondo-Easo inguruan oinezkoentzako guneak jartzeari buruz, emango den eztabaida  hipotekatu dezakeela.


Alegazioak egiteaz eta Plan Berezi hau ez onartzeko eskatzeaz gain, Eusko Alkartasunak honako hau eskatu du:

  1. Udalak, Merkataritzaren Aholku Batzordean, azalera handiko eraikuntzen/merkataritza-guneen egokitasuna aztertzea.
  2. Udalak, Mugikortasuneko Aholku Batzordean, lurzati horretatik gertu dagoen hiri-eremuan oinezkoentzako guneak egitea egokia den aztertzea.