Prentsa oharra

2021a aurrera doan einean Kresala zineklubean ere ale berriak konpartituko ditugu ikuslegoarekin. Gaurkoan martxoko lehen 4 asteetako programazioarekin gatoz, saio desberdinak beraien artean baina zein baina zein interesgarriagoa. Martxoak 30-ean ere saioa izango dugu baina Apirileko filmekin batera emango dugu saio horren berri.

Hilabeteko lehen saioa Martxoaren 2-an izango da eta 2020-ko zinemaldian ikusi ahal izan zen lan bat berreskuratuko dugu, THE TROUBLE OF BEING BORN, bertan Elli haur androidea ezagutuko dugu. Saioa 19:00tan hasiko da eta Ricardo Fernandez izango dugu solaskide.

Martxoak 9an saio bikoitz eta interesgarria. Estibaliz Urresolaren POLVO SOMOS eta Emma Seligman SHIVA BABY-rekin osatua. 2 lanek heriotza baten ondorengo erritualak dituzte abiapuntu. Gainera laburmetraiaren zuzendaria izango dugula bere lana aurkezten.

Hilabetea aurrera doan einean 16-an ain zuzen ere aspaldiko sail bat berreskuratuko dugu Opera Prima izenekoa. Bertan zuzendari ezagunen lehen lana ikusteko aukera izango dugu. Oraingo honetan John Cassvetes-en SHADOW filmaz gozatu ahalko dugu.

Eta martxoan Wong Kar Wai-ren unibertsoan gehiago sakonduko dugu DAYS OF BEING WILD-ekin gozatuz, hau 26an izango da.

Hilabetero bezala 2. asteazkenean Bagera zineforumarekin elkarlana izango dugula, Martxoaren 10an  Michael Hanekeren HAPPY END izango dugu arratsaldeko 18:30tatik aurrera, saioan Paul Ormaetxea, zine programatzailea, izango da solasaldian parte hartzen

Gogoratu nahi dugu saio guztietako sarrerak online erosi daitezkeela, eta Martxoak 1ean Zinema Korner-eko terrazan sarrerak erosteko aukera egongo dela, arratsaldeko bostetatik zortzirak arte.