Prentsa oharra

Elkarrekin Podemos-IUk gizon eta emakumeen arteko aldea murrizteko neurriak hartzeko eskatu dio Donostiako Udalari
Gaur Donostiako Udalean egin den ohiko Osoko Bilkuran, Aitzole Araneta Elkarrekin Podemos-IU udal taldeko bozeramaileak politika feministei buruzko mozio bat defendatu du, emakumeen eta gizonen arteko aldea murrizteko.

Talde aurrerakoiaren bozeramaileak Emakumeen Nazioarteko Egunean kokatu du bere hitzaldia. Aurten zaintza izango du ardatz,
«Pandemiaren garaian, are gehiago gure hirian, funtsezkoa izan den gaia».

Hala, Aranetak Udal Gobernuari eskatu dio «Donostiako zaintzaren sektoreari ospe sozial, ekonomiko eta laborala emateko» ekintzak zehazten dituen proiektu bat aurkezteko; izan ere, nahiz eta iaz Elkarrekin Podemos-IUren proposamen bati esker zaintza lanak Udalaren politika zentraltzat hartu, Aranetak uste du Gobernuak ez duela argi zer neurri hartu sektorean.
«Arrakala objektiboa da eta horren aurrean beste alde batera begiratzen duzue, ez duzue ezer planteatzen, eta M-8an argazkia ateratzen jarraituko duzue, sektoreko emakumeek lan baldintza oso zailak dituzten bitartean», kritikatu du koalizioko bozeramaileak.

Izan ere, Aranetak azaldu duenez, emakumeek langabezia handiagoa, lanaldi partzialeko kontratazio gehiago eta urteko batez
besteko soldata txikiagoa dute, eta krisiak egoera larriagotu du.

Pandemiak are gehiago tentsionatu du gizarte-egituraren funtzionamendua ahalbidetzen duen zaintza-sistema, eta, Aranetaren iritziz, «Garaia da erakundeek beren gain har dezaten administrazioek zaintza-politiketan izan behar duten papera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortze aldera».

Ildo horretan, Aranetak ohartarazi du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko (ELZ) langileek atsedenik gabe lan egin dutela
pandemiak iraun duen bitartean, eta Udalak zerbitzuko langileei 133.200 euro lehenbailehen ordaintzeko eskatu du.