Oharra

Bakerako Lankidetza Batzarrea / Asamblea de Cooperación por la Paz erakundetik zuekin partekatu nahi dugu formatu digitalean prestatu dugun hurrengo liburua: «Emakumea Palestinar kooperatibetan: lan kooperatiboaren 5 adibide».
Donostiako Udalak finantzatutako lankidetza-proiektu baten esparruan garatutako materiala da hemen eskaintzen duguna. Bertan, azken urteotan lagundu diegun 5 emakume-talderen historia jaso dugu, gure tokiko bazkide PARC-ekin batera eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.