Oharra

Hurrengo astean saio bikoitza izango dugu, laburmetrai eta luzemetrai batez osatua. Estibaliz Urresolaren POLVO SOMOS eta Emma Seligmanen SHIVA BABY. Gainera Estibaliz Urresola gerturatuko zaigu bere laburmetraia aurkeztu eta solasaldian parte hartzeko.

Saioa Trueba zinemetan izango da arratsaldeko 18:45tan. Sarrerak online erosi ahal dira edo leihatilan bertan asteartean arratsaldeko 17:30tatik aurrera.

Shiva Baby (2020) . EEUU/AEB.

Dirección/Zuzendaritza: Emma Seligman

Guion/Gidoia: Emma Seligman

Fotografía/Argazkilaritza: Maria Rusche

Música/Musika: Ariel Marx

Reparto/Aktoreak: Dianna Agron, Glynis Bell, Richard Brundage, Polly Draper, Danny Deferrari, Ariel Eliaz, Molly Gordon, Jackie Hoffman, Sondra James, Vivien Landau, Fred Melamed, Deborah Offner, Rachel Seenot, Gilda Shaur.

Comedia

Sinopsia

Emakume gazte bat bere buruaren bertsio ezberdinei eusten saiatzen da. Halako batean, Shiv’ah batean gurasoekin dagoela, bere maitale aberatsarekin eta neska-lagun ohiarekin topo egingo du.

POLVO SOMOS

Polvo Somos (2020) 29 min. Euskadi.

Dirección/Zuzendaritza: Estibaliz Urresola Solaguren

Guion/Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren

Música/musika: Asier LI.

Fotografía/Argazkigintza: Marino Pardo.

Reparto/Aktoreak: Jone Laspiur, Goize Blanco, Itziar Aizpuru, Klara Badiola, Patxi Santamaría, Ilargi Molinillo, Txema Blasco.

Sinopsia

Jaioterrira itzuli da Ane ezustean, aitonaren hiletan egoteko. Itzultzearekin batera, familiako emakumeekin berriz elkartzeak eragindako tentsioak biziko ditu. Itxura arraroa hartuko du guztiak orduan, ehorztetxean irregulartasunak susmatzen hasten denean.