Prentsa oharra

EH Bilduk 114 zuzenketa partzial eta osoko zuzenketa bat aurkeztu dizkio Eneko Goiaren aurrekontu-proiektuari.


Joan den otsailaren 15ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen Donostiako Udalak urrian aurreikusitakoa baino 8,2 milioi euro gehiago jasoko zituela, 2020ko Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren likidaziotik eratorritako baliabide osagarrien banaketan.

Orain arte, Eneko Goiak ez du jendaurrean adierazi Udal Gobernuak otsailaren 3an aurkeztutako aurrekontu proiektuan jaso ez den diru-sarrera garrantzitsu honi emango zaion erabilera. EH Bilduren iritziz, ez litzateke ulertuko aparteko partida hori pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko erabiliko ez balitz.

Izan ere, pandemiak agerian utzi ditu egungo hiri-ereduak zaintza arloan dituen gabezia larriak, auzoen arteko desberdintasunak areagotu egin dira, etxebizitzarekin ditugun arazoak areagotu egin dira eta klima-aldaketaren aurkako borrokan atzera egiten ari garela ikusi da.

Hala ere, EAJk eta PSEk aurkeztu dutena aurrekontu arrunta da eta ez die aurre egiten hiriak dituen lau larrialdi-egoerei: larrialdi soziosanitarioa, etxebitiza larrialdia, larrialdi klimatikoa eta pertsonen eta auzoen arteko desberdintasunak areagotzea.

Orain arte, bi bilera egin dira Udal Gobernuaren eta EH Bilduren artean. EH Bilduk hiriaren erronkei aurre egiteko neurri zehatzak aurkeztu ditu. Hala ere, esan behar da EAJk eta PSEk ez diotela proposamen zehatzik egin EH Bilduko Udal Taldeak proposamen zehatzak egiteko egindako ahaleginari, eta gure proposamenak entzutera mugatu dira.

EH Bilduren proposamenak (22.587.000 euro) koadratuta daude gastu eta diru-sarrerei dagokienez.
EH Bilduk egindako proposamen nagusiak:

  1. Larrialdi soziosanitarioa: Zaintza sistema berri baterantz
    • Gizarte Ekintzan egindako murrizketak bertan behera uztea: 4.040.000 €
    ◦ Gizarte-larrialdietarako Laguntzetan murrizketarik ez
    ◦ Etxerik gabeko 400 lagunei laguntzeko plana
    ◦ Haurtzaroko arrakala digitalarekin amaitzeko plana
    • Jubilatuen egoitza eta Eguneko Zentro berria Grosen: 1.500.000 €
  2. Etxebizitza larrialdiari aurre egiteko neurriak
    • Hiri Lorategia (Loiola): Udalak 64 alokairuzko etxebizitza publiko egitea: 8.000.000 €
    • Udal parke publikoa handitzea: 3.259.924 €
    • Etxebizitza eskubideari buruzko aholkularitza zerbitzua: 200.000 €
    • Babestutako etxebizitzen %50 bermatzea egitasmo pribatuetan (Eduki ekonomikorik
    gabeko zuzenketa)
  3. Larrialdi klimatikoa: Adierazpena ezartzen hastea
    • Energia merkaturatzeko enpresa publikoa: 310.000 €
    • Errefusaren edukiontzia txiparekin: Udalak 2017an adostu zuen baina ez du ezer egin:
    1.500.000 € (2021: 500.000 €; 2022: 500.00 €; 2023: 500.000 €)
    • Donostiako eraztun berdeari jarraipena ematea eta balioan jartzea, Antondegin eta
    Belartzan lurrak erosita: 1.000.000 €
  4. Pertsonen eta auzoen arteko desberdintasunak haustea
    • Emakumeen Etxe berria (Easoko suhiltzaileen lokal zaharra): 1.000.000 €
    • Bidebietan Kultur Etxea Moneda baserrian: 600.000 euro
    • Kooperatiba haztegia, 3 egoitzekin : Ekialdea, Añorga eta Urumea (Martutene-Txomin
    Enea-Loiola): 450.000 €
    • Euskara ikasteko doakotasuna helduentzat: 250.000 € gehitzea.
    • Etxez etxeko banaketarako kudeaketa publikoko zerbitzua 250.000€
    • Milioi bat eurotik gorako obra eta/edo zerbitzuen esleipenetan erreferentziazko lanhitzarmenak beteko direla bermatzea (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa)