Prentsa oharra

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU udal taldeek martxoaren 8ko Erakunde Adierazpenaren gaia jorratzeko Bozeramaileen Batzordea biltzeko eskatu dute, asteleheneko 9:30erako.

EH Bilduren esanetan PPk, EAJk eta PSEk Erakunde Adierazpen bateratua aurkeztu dute, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUrekin kontatu gabe. COVID-19 pandemiaren ondoriozko osasun-neurriak betetzeko eskatzeaz gain, EH Bildu eta Podemos-IUk adierazi zuten beharrezkoa zela Udalak bat egitea, urtero bezala, “elkarte feministek martxoaren 8a dela-eta antolatzen dituzten ekitaldi, programa eta mobilizazioekin”.

Izan ere, PPren, PSEren eta EAJren proposamenean, Udalak animatzen ditu Donostiako herritarrak, “pandemiaren ondoriozko osasun neurri eta gomendioekin bateragarriak diren udal programekin eta elkarte feministen jarduerekin bat egitera”. Hau da, azkenaldian hirian egin diren beste mobilizazio batzuekiko bidegabekeria suposatzen duen eskaera bat egiten da. Izan ere, mobilizazio horietako batzuek Udal honen babesa izan dute.

Akordiorik ez dagoenez, eta alkateak oraindik ez duenez deitu Bozeramaleen Batzordea martxoaren 8ko Adierazpena aztertzeko eta bozkatzeko, bi udal taldeek bilera eskatzea erabaki dute.

Erakunde Adierazpena: