Bideoa

Reyes Carrerek (EH Bildu) eta Aintzole Aranetak (Elkarrekin Podemos-IU) urgentziazko prentsaurrekoa eskaini dute gaur, Donostiako Udalak martxoaren 8ko adierazpena irakurtzeko ekitaldi instituzionalik egiten ez duen lehen urtea dela salatzeko, eta bestalde, azaldu dute aurten ere lehen urtea dela EAJ, PSE eta PPko udal-taldeek Donostiako mugimendu feministak antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deialdirik ez dutela egin.