Prentsa oharra

  • “Bost gizonetik batek eta lau emakumetik batek giltzurrunetako disfuntzio-mailaren bat pairatzen dute”.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 166 pertsona daude giltzurrun-transplantea jasotzeko zain.
  • Policlínica Gipuzkoako Hemodialisi Unitateak ehun gipuzkoar artatzen ditu hilero.
  • Abdel Nasser pazientearekin hitz egiten dugu, giltzurrunik gabe jaioa orain dela 33 urte, eta nefrologia-zerbitzu bati lotutako bere bizi-esperientzia gurekin partekatu du, baita animo-mezu bat ere.

Donostia, 2021eko martxoaren 10a.- Giltzurrunaren Nazioarteko Eguna martxoaren 11n ospatzen da, eta giltzurrunetako gaixotasunak ikustarazteko aukera bat da, gaixotasun horien eragina isilean areagotzen baita. “Epidemia isila da, ez baitu zantzurik edo sintomarik erakusten giltzurrunetako lesioa nahiko aurreratua izan arte. Orain, gainera, pandemiaren kolpeak epidemia hau areagotu egin du, gaixoengan heriotza arriskua areagotu egin baitu”, baieztatu du.

Hala azaldu digu John Camacho nefrologoak, Policlínica Gipuzkoako Nefrologia eta Hemodialisi Zerbitzuko buruak. Harentzat, gainera, giltzurrunetako gaixotasunen intzidentzia handitzen ari da, bizi-itxaropena luzatu delako eta diagnostiko goiztiarrak egiten direlako. Bost gizonetik bati eta lau emakumetik bati eragiten diete.

Giltzurrunetako gaixotasunak zaintzearen garrantzia aldarrikatzeko eta paziente horien onurarako organoak ematearen garrantzia gogorarazteko, nefrologoak haietako bat aurkeztu nahi izan digu, Abdel Nasser, giltzurrunik gabe jaio zen 33 urteko gaztea. Hori “lau hilabetera infekzio arraroa” diagnostikatzearen ondorioz aurkitu ahal izan zuten, berak esan digun bezala, jaio eta zazpi hilabetera giltzurrun bat transplantatu zioten, “zazpi urte bete nituen arte iraun zidana”, berak kontatzen digunez. “Espainian transplantatutako lehen umeetako bat izan nintzen, eta arrakasta handiko prozedura izan zen, ia ezinezkoa baitzen pentsatzea halako organo handi bat haurtxo batean jartzea”, azaldu du.

Abdelen bizitza nefrologia-zerbitzu bati lotuta egon da beti. 2017an beste giltzurrun-transplante bat jaso ahal izan zuen, hemodialisira joan behar izatetik askatu duena. Baina, geroztik joan behar ez duen arren, gogorarazi du garai horretan tratamenduak “maila sozialean, lanean eta ikasketa-mailan mugatu nau, azken finean astean 3 aldiz izaten direlako, egunean 4 orduz”,azaldu digu. Horrela egon zen 7 urte zituenetik bigarren transplantea jaso zuen 2017ko apirilera arte. Horregatik, Giltzurrunaren Nazioarteko Eguna dela eta, adore-deia egin nahi die “borrokan ari diren pertsona guztiei -dioenez-, borroka egin dutenei eta sendatzeko geratzen diren guztiei, baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiet organo-emaile guztiei, bizia ematen diguten guztiei eta gaixoak ondo egon gaitezen ahal den guztia egiten saiatzen direnei”, nahiz eta jakin badakien “hori guztia oso motel doala orain, COVIDa dela eta”.

John Camacho nefrologoaren ustez, Policlínica Gipuzkoako hemodialisi-unitatean hilero artatzen dira giltzurrunetako gaixotasun kronikoa duten ehun paziente inguru, “Gure pazienteak oso pertsona bereziak dira bizitzeko gogo handia adierazten dutelako”, eta Giltzurrunaren Nazioarteko Egunaren helburua “giltzurrunetako gaixotasun kronikoak ikustaraztea eta gaixotasun horiek dituzten pertsona horietako bakoitzak egiten dituen ahaleginen berri izatea” dela uste du.

“75 urtetik aurrera hemodialisia egiten duten gaixoen kopurua handitzen ari da”, John Camacho Policlínica Gipuzkoako nefrologoaren arabera. “Prebentzio kanpaina bat funtsezkoa da jendeak giltzurrunetako disfuntzio baten arrisku faktoreak identifikatzen ikas dezan”. “Faktore nagusien artean -gaineratu du-  diabetesa, hipertentsioa eta gaixotasun baskularra daude, kasuen % 50a baitira; ondoren, obesitatea eta tabakismoa aurki ditzakegu”. “Azukre-maila eta norberaren pisua kontrolatzea funtsezkoa da giltzurrunetako gaixotasunak aurrera egin ez dezan”, ondorioztatu du.