Prentsa oharra

Europar Batasunaren programa honek 11 milioiko inbertsioa egin du hirianMart xoaren 26an, ostirala, Donostia izango da “Lighthouse REPLICATE” europar proiektuari amaiera emateko ekitaldiaren anfitrioia. Proiektu horretan, azken bost
urteetan, Bristolek eta Florentziak parte hartu dute, gure hiriaz gain.

Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzateko Zinegotziak ondorengoa aipatu du: REPLICATE proiektua aukera bikaina izan da, Donostia Europa mailan erreferente gisa kokatzeko smart garapenaren arloan. Proiektu honen buru izan gara eta Txomin auzoan eta Urumea Ibarrean estrategia integral planifikatua ezarri ahal izan dugu, eta, horren ondorioz, zero emisiotik hurbil dagoen barrutia bihurtu da, emaitza bikainak emanez, eta Europako beste hiri batzuetarako eredu bihurtuz”.

REPLICATE proiektua, Donostia Sustapenak koordinatua eta 38 bazkide dituen partzuergo batek osatua, 2021eko urtarrilaren 31n amaitu zen, 5 urteko ibilbidearen ondoren. Ia 30 milioi euroko finantzaketari esker, energia eraginkortasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta IKT eta azpiegituren arloko ekintzak ezarri ahal izan dira, Donostia, Florentzia eta Bristol hirietan. Aurrekontu osotik, 11 milioi Donostiari egokitu zaizkio.

Proiektuaren amaierako ekitaldi hau proiektuaren emaitzak partekatu eta zabaltzea du helburu, baita sorturiko eraginak ere. Era berean, esperientziak, ezagupenak, erronkak eta etorkizuneko apustuak partekatuko dira, funtsezkoak baitira hiri adimendunak eta jasangarriak garatzeko.

Covid-19k eragindako egoera dela-eta, online ekitaldia izango da ingelesez, eta martxoaren 26an izango da, goizean zehar, aurkezpen ezberdinak egingo dira eta Smart Cities arloko ekintzekin erlazionatutako gaiak jorratuko dira. Nazioarteko ekitaldi hau Smart ekosistemako hainbat eragileei zuzenduta dago.

Martxoaren 26ko agenda ondorengo gaiak aurkeztuko ditu:

  • Aurkezpen instituzionala
  • Europa mailan erreferentziako hizlaria
  • Proiektuko bazkideek garaturiko jardueren aurkezpena
  • Beste lighthouse proiektu partaideekin aukezpena eta eztabaida saioa Donostia Sustapenak koordinaturiko REPLICATE proiektua Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatua da, 691735 zenbakidun kontratuarekin, SCC1 Smart Cities and Communities deialdian (Hiri Adimendunak).