Prentsa oharra

Aitzole Aranetak ohartarazi duenez, aurreko legealdian ordenantza garatzeko mozioa onartu bazen ere, Udal
Gobernuak ez du oraindik ezer egin.

Martxoaren 8ko astean, Aitzole Araneta Elkarrekin Podemos-IU udal taldeko bozeramaileak salatu duenez, Udalak aurreko legealdian adostutako berdintasun ordenantza garatu gabe jarraitzen du.

Aranetak gogorarazi duenez, legealdi berri baten erdialdean Irabazi Donostiak aurkeztu zuen eta udal talde guztiek (PPk izan ezik, abstenitu egin baitzen) onartu zuten proposamen arauemailea ez da
oraindik gauzatu.

Koalizio aurrerakoiaren ordezkariak, beraz, zalantzan jarri ditu tokiko gobernuak berdintasunarekiko dituen benetako asmoak, izan ere, atzerapen esplikaezinak agerian uzten du gai honen inguruko interes falta. Horrela, Aranetak gobernuko alderdiei eskatu die beharrezko izapideak has ditzatela, legegintzaldi hau amaitu baino lehen
Donostiako Udaleko berdintasun-ordenantza onar dadin.