Prentsa oharra

Ianko Gamboa: “Gaur onartutako aurrekontua lurraldeko sektorerik ahulenei eta gure industria-sareari egoera zail honetan laguntzera bideratuta daude, eta Covid-19k eragindako krisi soziosanitarioari eta ekonomikoari aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigu”

“Gaur, Gipuzkoak, 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu ditu, pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko diseinatutakoak. Onartu berri diren aurrekontuek, Gipuzkoaren benetako beharrei erantzuten diete eta hiru ardatz nagusitan oinarritzen dira: krisi soziosanitarioari aurre egitea, ekonomia suspertzen laguntzea eta pandemiaren ondoren Gipuzkoako ekonomiaren oinarriak ezarriko dituzten proiektu estrategikoak bultzatzea. Gure lurraldearen garapen sozialari eta susperraldi ekonomikoari lagunduko dion tresna eraginkorra”, adierazi du EAJ-PNV batzarkide Ianko Gamboak, 2021erako Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak onartzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran. “Gaur onartutako aurrekoantuak, bizi dugun egoera pandemikora egokitzen dira. Gipuzkoak, epe labur eta ertainera dituen erronkei aurre egiteko eta, aldi berean, etorkizuneko Gipuzkoaren oinarriak finkatzeko diseinatuta. Egoera zail honetan sektore ahulenei eta gure industria-sareari laguntzera bideratutako aurrekontua da, Covid-19k eragindako krisi sozioekonomikoari aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkiguna – azpimarratu du –“.

“Aurrekontu hauekin, Gizarte Politikekin dugun konpromiso irmoa sendotzen dugu; izan ere, partida ekonomikoa 400 milioi eurotik gorakoa da lehen aldiz, 418,6 milioi eurora iritsi arte. Horrek esan nahi du, 19 milioiko igoera izan duela (+% 4,8). Gizarte-politiketan biztanle bakoitzeko gastua 34 euro igo da aurreko urtearekin alderatuta, gipuzkoar bakoitzeko 600 eurora iritsi arte. Halaber, adinekoen arreta programara bideratutako baliabideak indartu dira, pandemiak iraun duen bitartean eremu ahulenetakoa izan baita – adierazi du EAJ-PNVko bozeramaileak –. Zehazki, aurrekontuak 10,5 milioi euro bideratzen ditu pandemiarekin zuzenean lotutako gastuetarako (material erosketa, probak), 10 milioi gehiago adinekoei arreta emateko programarako eta 4 milioi gehiago Kabiarako. Partida horiek, aipatu igoerekin, 150 milioi euroko guztizko zenbatekora iristen dira – azpimarratu du –“. Baina, horrez gain, partida horiei gehitu behar zaizkie, aurrekontuetan gizarte-arazoei aurre egiteko zeharkako helburu gisa jasotakoak – jarraitu du Ganboak –: beste 12,4 milioi Adinberri zentrorako eta 3,3 milioi Ekonomia Sustatzeko Sailak Proiektu Estrategikoen esparruan jasotzen duen Elkar-Ekin ekimenerako. Guztira, ia 435 milioi euro gure babes sozialeko sistema indartzeko”.

Ianko Ganboa EAJ-PNVko batzarkidearen esanetan, “Egungo egoeran, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu. Gipuzkoak, inoiz baino gehiago, batasuna behar du, instituzioei babesa eman, eta horiek sostengatzen dituzten agintari eta talde politikoengan erantzukizuna izan behar du. Gaur onartutako aurrekontuak – amaitu du – krisi soziosanitarioari aurre egiteko, ekonomia suspertzen laguntzeko eta pandemiaren ondoren Gipuzkoako ekonomiaren oinarriak ezarriko dituzten proiektu estrategikoak bultzatzeko dugun tresnarik eraginkorrena dira. Azken batean, Gipuzkoa krisialditik ateratzeko diseinatutako aurrekontu sozialak, Gipuzkoak behar dituen aurrekontuak”.