Prentsa oharra

Ostiralean, martxoak 19, Morlansen, zuhaitz landaketa herrikoia burutuko dugu Morlanstarrak Auzo Elkartearen laguntzaz. 60 lagun 4 txandatan eta bertako 60 zuhaitz eta zuhaixkak landatuko ditugu: astigar txikiak, Montpelliergo astigarragak, haritzak, gereziondoak, lizarrak eta elorri txuriak.


Morlans auzoan aukeratutako zonaldea, Amara-Aiete bialeko zubiaren azpian, Lugaritzera doan bidegorriaren ondoan eta igogailu inklinatuaren saihetsean.

Belardi horretan igogailuaren obrarekin batera landaketa aurreikusita zegoen gaina gehiegitan obra publikoan gertatzen diren gainkostuak direla eta hura ez zen burutu. Beste behin porlanak berdea jan zuen, landatzekoak ziren zuhaitzak eta guzti.

Azpimarratu behar dugu, koronabirusa dela eta, araudia eutsiz neurri bereziak ezarri dira eta, esaterako, aurretik ezinbestekoa da izen ematea. Esan bezala txandatan burutuko da 10:30etan hasita ordu erdiko saioetan. Landaketa puntu bakoitzeko familia bat egongo delarik.

Datorren igandean martxoaren 21arekin mundu mailan Basoen Eguna ospatzen da edo, nahi bada, Zuhaitzen Eguna. Haritzaldek negu honetako azken landaketa herrikoiarekin ospatu nahi du. Zuhaitzak landatu ditugu Txomin Enean, Loiolako Erriberan eta Amaiur parkean, Donostian, eta Altzon. Guztira 275 zuhaitz eta zuhaixka gehiago landatu ditugu. Honezkero 1997tik 6505 zuhaitz landatu ditugu eta gurekin 2000 lagunetik gora ibili dira Planetaren alde.

Larrialdi ekologikoa eta pandemiak eragindako krisialdian murgilduta eta Aldaketa klimatikoaren mehatxua ahaztu gabe, berebiziko garrantzia hartzen du biodebertsitateak eta haren parte diren zuhaitzek. Udalaren laguntza dugu eta Donostiako Udalari eskatu nahi genioke ditugun zuhaitzak eta gelditzen zaizkigun berdeguneak babesteko. Esaterako, Antondegi berdea nahi dugu, ez dezagun artifizializatu.