Prentsa oharra

25 gizarte-erakunde inguruk, artean Stop kaleratzeak, Maizterren Sindikatuak, sindikatuak, pentsiodunak eta SOS Arrazakeriak, etxebizitza duin eta eskuragarria izateko eskubidea bermatuko duen legea sustatzeko euskal ekimena eratu dute, pertsona ahulenen etxegabetzeak eragotziko dituena eta kalean lo egiten duten pertsonak egotea saihestuko duena.

EH Bildu, Podemos eta Ezker Anitza-IU ezkerreko hiru erakundeek dei egin diete herritarrei larunbatean, hilak 20, 11: 30ean, Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen Ordezkaritzaren aurrean egingo den elkarretaratzearekin bat egin dezaten, egun horretan Estatu osoan egingo diren mobilizazioen baitan, “behingoz” alokairuaren prezioak mugatuko dituen lege bat egon dadila aldarrikatzeko, eta, aldi berean, alokairuaren prezioa bermatzeko.

Era berean, hiru erakundeek salatu dute udal-gobernuaren jarrera, Eneko Goia alkatea buru dela, edozein aldarrikapen eta protesta mota zailtzen ari delako, zehazki, etxebizitzaren inguruan egiten direnak; izan ere, adierazi duten bezala, kanpaldia egiten ari direnei tresnak eta mantak kentzen ari zaizkie behin eta berriz, hirian etxerik gabeko inor egon ez dadin.