Prentsa oharra

● Koalizio aurrerakoiak Donostiako alkateak bere proposamenari hiru astetan erantzun ez izana eta
prentsaren bidez bere baldintzak jakin izana kritikatu du
● Nolanahi ere, Elkarrekin Podemos-IU alderdiak uste du akordioak lortzeko denbora badagoela oraindik

Gaur goizean Donostiako Udalean egindako Ogasun Batzordean, Elkarrekin Podemos-IUk Eneko Goia alkatearen jarrera negoziatzailea zalantzan jarri du. Aitzole Araneta talde aurrerakoiaren bozeramaileak kritikatu duenez, “Hiru astez isilik egon ostean, prentsaren bidez beraien baldintzen berri izatea ez da serioa”.

Izan ere, koalizioko zinegotzien eta tokiko gobernuaren arteko azken bilera otsailaren 26an izan zen. Orduan, Elkarrekin Podemos-IUk negoziaziorako proposamenak aurkeztu zituen eta orain arte ez du erantzunik jaso. Gaur goizean, ordea, Goiak komunikabideen bidez mahai gainean jarri duen lehen baldintza ezagutu dute Udaleko taldeek (osoko zuzenketak kentzea, aurreko urteekin alderatuta berria den baldintza).

Elkarrekin Podemos-IUk negoziazio plataforma bat aurkeztu zuen, tokiko gobernuaren proiektutik 7 milioi euro inguru berdintasun, enplegu, ingurumen edo etxebizitza politiketara eramateko, besteak beste.

Negoziatzeko eta akordioak lortzeko denbora badagoela esan du gaur Aranetak, eta ez dutela eztabaidari uko egin nahi, ezta
irtenbideak emateko aukera galdu nahi ere.