Prentsa oharra

  • Protesi pertsonalizatuak, protesi nabigatuak, artroskopia, odolik gabeko kirurgia bizkarrezurrean, aldakan, belaunean, oinean, eskumuturrean eta sorbaldan edo mina kontrolatzeko teknika berritzaileak izango dira gure traumatologia-taldeak osteguneko Osasun Ikasgelan jorratuko dituen gaietako batzuk.
  • Lekua erreserbatzeko, 943 00 27 59 telefonora deitu (9:00etatik 13:30etara) edo gpk@quironsalud.es helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da, izen-abizenak, NAN agiria eta telefono-zenbaki bat adierazita.
  • Saioa online ikusteko aukera ere badago, Policlínica Gipuzkoaren YouTubeko kanalean edo diariovasco.com webgunean.

Ricardo, Adrián eta Asier Cuéllar traumatologoek osatzen duten traumatologia-taldeak, Alberto Hernándezekin, Juan Zalduarekin, Antonio Martínekin eta Fermín Haro min-adituarekin batera, bere esperientzia partekatuko dute Policlínica Gipuzkoako hurrengo Osasun Ikasgelan, eta artikulazioetako lesioetan aplikatutako tratamenduek eragiten duten mina murrizteko irtenbide berritzaileak aurkeztuko dituzte, azken emaitzen eta kasu arrakastatsuen berri emanez.

Ekitaldi hibrido bat da Osasun Ikasgela, hitzaldia aurrez aurre edo online (baina betiere, zuzenean) jarraitzeko aukera ematen duena, hitzaldiaren ondorengo solasaldian parte hartzeko txat digital bat ere eskainita. Ekitaldira bertaratzeko, lekua aldez aurretik erreserbatu behar da 943 00 27 59 telefonora deituz (9:00etatik 13:00etara) edo comunicacion.gpk@quironsalud.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen-abizenak, NAN agiria eta telefono-zenbaki bat jakinarazita. Saioa online jarraitu nahi dutenek Policlínica Gipuzkoaren YouTubeko kanalean edo diariovasco.com webgunean egin ahal izango dute. Bertan, gainera, txat baten bitartez zalantzak eta galderak bidali ahal izango dituzte, profesionalek erantzun ditzaten.

Pandemiarekin batera, telelana iritsi zaigu eta badirudi geratzeko etorri dela. Pantaila baten aurrean eserita hainbat ordu eman behar ditugunean, ezinbestekoa da jarrera egokia izatea. Eta gauza bera gertatzen da kirola etxean edo kanpoan egiten dugunean, prozesuan zehar gidatu eta aholku emango digun profesional baten laguntzarik ez badugu. Praktika desegoki horiek lesioak eta patologiak sor ditzakete sorbaldan, belaunean, aldakan, orkatilan, oinean, bizkarrezurrean… Eta horrek mina eragiten du. Horri guztiari buruz hitz egingo dute gure adituek bihar, martxoak 25, Donostiako Aquariumean egingo den Osasun Ikasgelan.

Adinak ere garrantzi handia dauka halako lesioen eta minaren agerpenean. Hainbat kasutan, prebenitu egin daitezke baina beste batzuetan teknika ezberdinak aplikatu beharra dago; hala nola: konpartimentu bakarreko protesi pertsonalizatuak, orbaintzearen eta erreparazioaren kalitatea hobetzeko inplante biologikoak eta odolik gabeko kirurgiak