Prentsa oharra

  • Biltegi berria Zubietako Eskuzaitzeta industrialdean kokatuko da, 16.900 metro koadroko lursail batean.
  • Europako robotik modernoenak izango ditu, eta egun duen banaketa ahalmena handitzea ahalbidetuko du.

Biltegi berriaren aurkezpen bideoa esteka honetan ikusi dezakezu: http://bit.ly/almacenDFG

Gipuzkoako Farmazia Banatzaileak (GFA) biltegi berriaren lehen harria jarri du gaur eguerdian Zubietako Eskuzaitzeta industrialdean, Donostian. Ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Arantxa Tapia; Osasun sailburua, Gotzone Sagardui; Gipuzkoako ahaldun nagusia, Markel Olano; Donostiako Hirigintzako zinegotzi delegatua, Nekane Arzallus; eta baita ere Fernando Echeveste DFGko lehendakaria eta Juan Piera zuzendari nagusia.

Zentro logistiko berrian, guztira, 20 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi da. Obrak 2021ean egingo dira, eta biltegi berrirako lekualdaketa 2022an burutuko dela aurreikusi da. Gipuzkoako Farmazia Banatzailearen zentro logistiko berriaren eraikuntza DFGren Innova 2022 Plan Estrategikoan kokatzen da, zeinak Gipuzkoako farmaziei eta pazienteei ematen dien arreta eta kudeaketa modernizatzeko neurriak eta irtenbideak planteatzen baititu.

Biltegi berrirako lehen ‘harri’ berezi gisa, DFGk egunero Gipuzkoako 287 farmazietara iristen diren bere ohiko kubetetako bat aukeratu du. Barruan, agintari bakoitzak zera sartu du: eraikin berriaren proiektua bere planoekin, oraingo txanpon batzuk eta egurrezko kubo bat, lehen harriaren oroigarri gisa, proiektuaren bideora eramaten duen QR kodearekin, baita Omeoprazol kaxa bat ere -Gipuzkoako farmazietan gehien zerbitzatzen den medikamentua delako- eta Bayer aspirina kaxa bat, duen historia eta esanahiagatik. Ekitaldiaren amaieran, sei parte hartzaileek lurra bota dute kubetaren gainean, lehen harria jartzeko uneari amaiera emateko.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak azpimarratu du arlo soziosanitarioan oso garrantzitsua dela ekoizpena eta logistika. “Oso barneratuta daukagu osasunaren alorrean ikerketa zientifikoa garrantzitsua dela. Euskadin apustu garbia egiten dugu eta bide horretan jarraituko dugu. Baina osasun krisiak agerian utzi du zer gertatzen den produkzioari erreparatzen eta garrantzia ematen ez zaionean. Horregatik, Euskadiko ikerketa zientifikoaz gain, produktu sanitarioen eta txertoen ekoizpena bultzatu behar dugu”.

Horren harira, Tapiak azpimarratu du Euskadik txertoa fabrikatzearen alde egin behar duela. “Europako enpresa garrantzitsuentzako ekosistema erakargarria osatzen duten gaitasunak eta azpiegiturak ditugu. Eta dagoena sendotzeko eta hazteko lanean ari gara, Euskadira gaitasun eta teknologia berriak erakartzeaz gain, Espezializazio Adimenduneko gure estrategian lehentasunezkoa den arlo honetan hazteko”, esan du.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren ustez: “Gaurko egunak garai aro berri bat markatzen du Gipuzkoako eta Euskadiko farmazia banaketarentzat. Izan ere, Gipuzkoako Farmazia Banatzailearen Zentro Logistiko berria farmaziako biltegi berri bat baino askoz gehiago da: sektore honek izaera estrategikoko erronka handiei heltzeko duen borondate irmoaren erakuslea da, horien artean egonik medikamentuen kontsumoa areagotzea, kasu honetan Osakidetzak artatzen duen populazioaren artean”.

“Harro egoteko modukoa da goi mailako banaketa teknologikoa izatea, Europa mailan puntakoa, eta Euskadiko herritarrek behar dituzten sendagai guztiak lurraldeko farmazia guztietara iristea, kalitate handiko estandarrak betez”, esan du Sagarduik.

Markel Olanok eta Nekane Arzallusek, berriz, gaurko ekitaldiak etorkizunari “bermeekin” aurre egiteko aukera ematen du. Biek agerian utzi dute farmaziak eta farmazia banaketak Gipuzkoako lurraldean duen garrantzia eta eginkizuna.

Punta teknologia

Biltegi ultramoderno bat izango da, OSR Shuttle teknologiaz hornitua, izango duen robotizazioak lerroen %82 automatizatzea ahalbidetuko du eta langileen lana zein loteen eta iraungipen daten kontrola hobetuko du, eta aldaketa garai batean dator, izan ere, “farmazialari komunitarioa herritarrentzako sarrerako atea da, eta hurbilen duen osasun langilea”, Fernando Echevestek adierazi duenez, pandemiari erreparatuta. Farmaziaren sektoreak aldaketa prozesu sendo batean dihardu, eraldaketa digitalak eta farmazialarien eta pazienteen behar berriek bultzatuta.

Gainera, DFGko lehendakariak berretsi du duela hamar urte hasitako proiektua burutzea “erronka pozgarria dela Banatzailearen langileentzat eta taldearentzat”. Zentro logistiko berria 16.900 metro koadroko lurzati batean kokatuko da, 13.000m2-ko eraikigarritasunarekin, Donostiako Eskuzaitzeta industrialdean.

DFGk 17 milioi medikamentu ontzi inguru banatu zituen 2020an, eta banaketa farmazeutikoaren merkatu kuota %85,64ra iritsi da Gipuzkoan, %6,44ra Bizkaian eta %1,20 Nafarroan. Unnefarreko partaidea delarik, DFG hirugarren banatzaile nazionala da, merkatuaren %12,14arekin..

Exekuzio proiektuak 10.200 m2 eta 12 metroko altuera izango duen pabilioi bat eraikitzea aurreikusten du, eta sotoa, beheko solairua eta lehen solairua izango ditu. Horietatik, 5.300 m2 gune industrialerako izango dira (sarrerak, biltegia, bidalketak); 3.100 m2 administrazio eremurako (bulegoak, harrera, batzar aretoa eta farmazialarien prestakuntza), eta aparkaleku bat egongo da sotoan.  Hasierako diseinuari esker, gaur egun Igara eta Lanbarrenen dagoen ekoizpena %40 handitu ahal izango da.

Erreferentziazko biltegia Europan

Juan Piera Gipuzkoako Farmazia Banatzailearen zuzendariak ekitaldian azpimarratu duenez, “Europako robotik modernoenak izango ditugu, kalitatea hobetzeko, errore tasa murrizteko eta eskaerak farmaziara hobeto iristeko”.

Duela ehun urte baino gehiagotik, Gipuzkoako farmazialariak gaur egun banaketa lokalerako DFGn dagoen egituraz hornitu dira. Horri esker, Gipuzkoako 286 farmaziek garaiz eta egunero jaso dezakete behar duten medikazioa, eta pandemian zehar helburu hirukoitz bat bete ahal izan dute: segurtasun pertsonala bermatzea, medikamentuen zerbitzua eta hornidura mantentzea eta DFGren errentagarritasuna eta bideragarritasuna zaintzea.

DFG medikamentuen biltegi logistikoa da Gipuzkoako botika guztietarako, eta estatuko beste erkidego batzuentzako eredu da, eraginkorra eta efizientea delako.