Prentsa oharra

● Podemoseko zinegotziek 3 milioi euro mugitu dituzte ostalaritzarako eta tokiko merkataritzarako laguntzak
bezalako partidetara

Gaur eguerdian Donostiako udaletxean eskainitako prentsaurrekoan, Aitzole Araneta eta Marta Huarte Podemoseko zinegotziek iragarri dute 2,9 milioi euroko ituna egin dutela Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari egindako zuzenketetan.

Adostutako partiden artean, ostalaritzari eta saltoki txikiei laguntzeko milioi erdi euro eta koronabirusak eragindako sektoreen erreskatea nabarmendu dituzte.

Era berean etxebizitzarako itun bat nabarmendu dute. Aranetaren hitzetan, «Etxebizitza duin bat izateko eskubidearen aldeko konpromiso oso garrantzitsua lortu dugu”, besteak beste, Donostian ez da etxebizitzarako alternatibarik gabeko etxegabetzerik egongo eta alokairuaren gehiegizko prezioak kontrolatuko dira.

Bestalde, Podemosek berdintasunean partida sorta bat lortu du, hala nola emakumeentzako enplegua garatzeko laguntzak, guraso bakarreko familientzako kangurajerako prestazioak, gizarte-larrialdietarako laguntzak (gehienetan emakumeentzat izaten direnak), eta pobreziaren eta prekarietatearen feminizazioaren aurkako estrategiak eta berdintasun-plan baten garapena.

Podemoseko ordezkarien ustez, negoziazio plataforma aurkeztu zutenean proposatutako helburuetako bat lortu dute: hobekuntza zehatzak aurrera ateratzea, gazteak, familiak eta enpresak Covid-19ren mehatxutik eta horren ondorioetatik babesteko.

Aranetak adierazi duenez, alderdi moreak bere plataforman aurkeztutakoaren zati handi bat lortzen du. «Baliagarriak izateko aukera aprobetxatu dugu, gure aurrekontuak ez direla ahaztu gabe, ez diogu eztabaidari uko egin nahi izan, ezta konponbideak emateko aukera galdu ere, donostiarren interesak aurretik jarriz».

«2008ko krisialdian etorri ziren drama sozialei erantzuteko jaio ginen, eta ez gara besoak gurutzatuta geratuko pandemiaren erronken aurrean», esan du talde aurrerakoiaren bozeramaileak.