Prentsa oharra

Gaur goizean, 2021erako hiriko kontuak onartu dituen Udalbatza baino lehen, Ahal Duguk, Udal Gobernua osatzen duten alderdiekin (EAJ eta PSE) batera, aurrekontuen akordioarekin batera doan etxebizitza duin bat defendatzeko ituna sinatu du.


Donostiako udaletxeko Harrera Gelan egindako sinaduran Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramailea, Eneko Goia alkatea eta Marisol Garmendia bigarren alkateordea izan dira. Ondoren egindako adierazpenetan, Aranetak etxebizitzaren arloan lortutako akordioa azpimarratu du; izan ere, akordio horri esker, Udalak alokairuaren gehiegizko prezioak kontrolatzea eta etxebizitza alternatiborik gabeko etxegabetzeak ez egoteko konpromisoa hartu du.

Berdintasun partidak eta ostalaritzarako eta saltoki txikietarako laguntzak ere azpimarratu ditu Aranetak.
Udalbatzan egindako hitzaldian, talde aurrerakoiaren bozeramaleak hiriko arazo nagusiak aletu ditu: etxebizitza eskuratzea, enplegua, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna eta pandemiaren ondoriozko krisiak gogorren jo dituen sektoreak.

Zentzu horretan, Podemoseko ordezkariak esan du badakiela Gobernuaren hiri-eredua eta beraiena ezberdinak direla, baina “une ezohikoetan inoiz baino beharrezkoagoa da akordioak lortzea eta aurrekontuak ahalik eta gehien hobetzen saiatzea”.

“Maila ematea eskatzen digute eta liskarrak behingoz alde batera utzi donostiarrak ahalik eta gehien babestuko dituen hiria prestatzeko akordioak lortzen saiatzeko”, amaitu du Aranetak.