Prentsa oharra

Datorren larunbatean, apirilaren 17an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua, Easo Plazan egingo da, 10:00etatik 14:00etara. 

Donostiatruk etxeko produktuei, hondakin bilakatu baino lehen, beste erabilera bat eman nahi dien merkatua da, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatua.

Hori horrela, etxean ditugun eta jada erabiltzen ez ditugun artikuluen onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera izango dugu, baita modu eskuragarriagoan lortzeko ere.

Arropa, jostailuak, liburuak, etab. saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira eta erosketaren bat egingo dutenen artean Egia auzoko Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da.

Osasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du: postu kopurua mugatuko da; produktuak manipulatzea saihestuko da; baita arropak probatzea ere, etab. Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela. Hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian gorde beharko dira erabili aurretik.

Nola parte har dezaket?

  • Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan.
  • Zure objektuak guk saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.

Azokan salmenta postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte. Izena emandako guztien artean zozketa egiten da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza. Parte-hartze arauak ikusi.

Online merkatua

Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu.

Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu, honako web orri hau erabil dezakezu:   nolotiro.org

Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaus, cáritas…

Zergatik berrerabili?

Objektuak berriro erabiliz euren balio-bizitza luzatu egiten da. Hori horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lurraren berotzeari laguntzen diote, aldaketa klimatikoa indartuz.