Prentsa oharra

Ianko Gamboa: “Gure helburua argia da: gure zerga-sistemaren etekinik handiena lortzea, Gipuzkoa krisitik ateratzen laguntzeko, zergak malgutzeko neurriekin eta zerga-pizgarriak ezarriz, hau da, beharrezkoak diren neurriak aplikatuz pandemiaren hasieratik egiten ari garen bezala”

“Gaur onartutako Foru Dekretu-arauak jasotako neurriak Foru Gobernuaren erantzuna dira, egungo krisi egoerari aurre egin eta horrela bere gobernu-ekintza zentratzen jarraitu ahal izateko, hala nola, Politika sozialak bermatu eta indartzeko, Covid-19aren osteko lurraldearen susperraldi ekonomikoa sustatzeko, enpleguaren suntsipena geldiarazteko eta desberdintasun sozialaren aurka borrokatzeko. Gipuzkoa krisi egoera honetatik ateratzeko foru gobernuak hartutako neurri sorta luze bati gehitzen zaion, Foru Dekretu-araua, alegia.”, adierazi du EAJ-PNV batzarkide Ianko Gamboak, COVID-19agatik bereziki kaltetuak gertatu diren jarduera ekonomikoei zuzendutako laguntzak onesten dituen Foru Dekretu-araua onartzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran. “Foru Dekretu-arau honek urte hasieran onartu zen Foru Dekretu-arauarekin hasitako bidea osatzera dator: zerbitzuen sektorearekin lotutako autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzak bideratzeko, edota ekainean onartu ziren zergak malgutzeko neurrien ildotik doa, herritarrei eta gure industria-sareari laguntzera bideratutakoak, berriki onartu diren Gipuzkoako Aurrekontu Orokorretan berretsita daudenak. Gure helburua argia da: gure zerga-sistemaren etekinik handiena lortzea, Gipuzkoa krisitik ateratzen laguntzeko, zergak malgutzeko neurriekin eta zerga-pizgarriak ezarriz, hau da, beharrezkoak diren neurriak aplikatuz pandemiaren hasieratik egiten ari garen bezala– nabarmendu du Gamboak –“.

“Foru Dekretu-arau honek sei artikulu eta bi xedapen gehigarri ditu. Nabarmentzekoa da 2. artikulua –azpimarratu du Ianko Ganboak – Covid-19ak bereziki kaltetutako jarduera ekonomikoen alokairuak jaisteari buruzkoa. Ildo horretan, adostutako beherapenak kengarriak izango dira Errentaren gaineko Zergan, Sozietateen gaineko Zergan eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, establezimendu iraunkorra dutenentzat. Kenkari horiek aplikagarriak izateko bi baldintza daude – zehaztu du –: errentatzaileak alokairuaren beherapena mantendu beharko du, gutxienez hiru hilabetez 2021ean, eta ezingo da konpentsatu, ez geroko igoera baten bidez, ez errentariarentzako beste betebehar batzuen bidez”. “Azken batean – azpimarratu du – Gipuzkoari krisia gainditzen lagunduko dioten eta eskura ditugun neurri guztiak egoki aplikatzean datza helburua”.

EAJ-PNV batzarkide Ianko Ganboa, gaur onartutako Foru Arauaz ere mintzatu da: “Atzerrian ondasunak eta eskubideak aitortzeko betebeharrari buruz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako estatuari buruz emandako epai baten zain gaude, funtzionamendu-itunetako zenbait arau ez betetzeagatik. Ildo horretan, elusioaren eta iruzur fiskalaren aurkako borroka lehentasunezko helburua da Foru Aldundiarentzat, eta Gipuzkoako zergadunek atzerrian dituzten ondasunei buruz informatzeko betebeharrari dagokionez izan daitezkeen ondorio negatiboei aurrea hartzeari egoki deritzogu – amaitu du –“.