Oharra

Gogorarazten dizugu hurrengo asteartean Ray Yeung zuzendutako SUK SUK Kresala Zineklubak proiektatuko duela. Silvia Cruzek, Vitrine Filmes banatzaile Brasildarraren sortzaileak, lagunduko gaitu honakoan.

Saioa Trueba zinemetan izango da, asteartea 20, arratsaldeko 19:00tan. 

Sarrerak online erosi ahal dira hemen edo leihatilan bertan asteartean arratsaldeko 17:30tatik aurrera.

SUK SUK (2019) 110 min. HONG KONG

Dirección/Zuzendaritza: Ray Yeung

Guion/Gidoia: Ray Yeung

Música/Musika: Veronica Lee

Fotografía/Argazkigintza: Leung Ming-Kai

Reparto/Aktoreak: Tai Bo, Ben Yuen, Patra Au Ga Man, Lo Chun-Yip, Kong To, Lam Yiu-Sing, Hiu Yee Wong, Yixin Hu, Lau Ting Kwan, Wai-Keung Chu

Drama 

Sinopsia

Park, 70 urteko taxilari bat, emaztearekin bizi da. Haien semea pozik bizi da ezkonduta, badu haur jaioberri bat, eta haren alaba haurdun dago, ezkontzekotan. Hoi bere seme erlijiozale kristauarekin eta haren familiarekin bizi da, emaztearengandik banandu berri baita. Bi gizonak Hong Kongeko kaleetan topo egingo dute. Park eta Hoi maitemindu egingo dira, eta posible ikusiko dute etorkizunean elkarrekin egotea.