Prentsa oharra

● Aitzole Aranetak iraupen luzeko bitarteko enplegatu publikoen egonkortzeari buruzko kontrol-mozioa
erregistratu du.


● Koalizioaren ordezkariek langile publikoen greba eguna babestu du eta Boulevardeko manifestaldian izan dira.


Aitzole Aranetak, Donostiako Udaleko Elkarrekin Podemos-IU udal taldeko bozeramaileak, kontrol mozio baten bidez defendatuko ditu Udaleko langile publikoek epe luzeko bitartekoen egoera egonkortzeko egin dituzten aldarrikapenak.

Alderdi morearen ordezkariak, beraz, Donostiako Udalak iraupen luzeko aldi baterako langile publiko guztiei babesa erakusteko eskatuko du, eta tokiko gobernuari eskatuko dio auditoria bat agin dezala, udal plantillan behin-behinekotasun abusuen egoerak aztertzeko eta eragindako langileen egoeran duten eragina eta diru
publikoan duten ondorioak ebaluatzeko.

Izan ere, langileek beraiek salatzen duten bezala, Udalak dagoeneko 70 demanda ditu auzibidean eta, Justizia Auzitegiak eta Europak eskatzen duten bezala, behin-behinekotasuna zuzentzeko neurriak hartzetik urrun, behin-behinekotasun etengabean gutxienez datozen hiru urteetarko plazak eskeintzen jarraitzen du.

Horrela, Europarekin konpromisoak betetzeko gauzatu behar diren egiturazko neurrien egoera ebaluatzea eta donostiar guztien interes orokorra bermatu duten langileei babesa ematea eskatzen du koalizio aurrerakoiak.

Sektore publikoaren greba
Bestalde, Elkarrekin Podemos-IU taldeko Donostiako zinegotziek eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariek sektore publikoaren greba eguna babestu dute eta Boulevarden 11:30ean egindako manifestaldian izan dira.