Prentsa oharra

  • Netcircular+ proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du.
  • Bigarren urtean, Gipuzkoako hainbat enpresetan tresna fisiko eta digitalak probatuko dira, ekonomia zirkularrerako eta garapen jasangarrirako bidean baliabide propiorik ez duten erakundeak gaitzeko eta laguntzeko.

Informazio gehiago kontsultatzeko webgunea: http://www.netcircularplus.eus/

Enpresei ekonomia zirkularrerako eta garapen jasangarrirako bidea konfiantzaz eta segurtasunez egiten laguntzen dieten tresnak diseinatzeaz gain, enpresa-sarea errealitate berri horretaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da Netcircular+ proiektuaren helburu nagusia. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du, eta Mondragon Unibertsitatea, Gaia Klusterra eta e-koordinakundea ditu buru.

Hala, proiektua berrikuntza-pakete espezifiko bat garatu, sortu eta merkaturatzean datza. Pakete horrek, NETcircular+ izenarekin, formatu fisiko eta digitaleko tresnak, txantiloiak eta jokoak biltzen ditu, industria-, zerbitzu- eta elikagaigintza-sektoreko enpresak negozio-eredu zirkular eta jasangarriak ezarri eta kudeatzera gaitzeko, gidatzeko eta laguntzeko.

Proiektuaren sustatzaileek gogorarazi dute, ildo horretan, merkatuaren joerek eta klima-aldaketari (adib., Europako Itun Berdea), ekonomia zirkularrari (adib., Europako Ekintza Plana) eta iraunkortasunari (adib., 2030) buruzko legedi eta ekintza-plan berriek “enpresei eskatzen dietela beren negozio-ereduetan eta balio-kateetan berritzea, ekoizpen- eta kontsumo-sistema eraginkorragoak eta lehiakorragoak, karbonoan baxuak eta sozialki arduratsuak, hedatzen laguntzeko”.

Errealitate horren aurrean, berriz diote, NETCircular+ek baliabiderik ez duten erakundeei lagundu nahi dietela, dela prestakuntza- eta gaikuntza-erakundeei, dela egikaritze- eta/edo kudeaketa-erakundeei, ekonomia zirkularrean eta garapen jasangarrian aurrera egiteko.

“Gure helburua da, bere estrategiatik abiatuta eta iritsi nahi dituen helburuak finkatuta, diseinatutako tresnek enpresa erabiltzaileari laguntzea berrikuntzarako biderik egokienak aurkitzen eta negozio-eredu zirkular eta jasangarri baterantz aurrera egiten. Ekonomia zirkularra eta garapen jasangarria diagnostikatzeko tresna bat barne hartzen du; eta Agenda 2030ari eta ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza-plataforma bat txertatzen du langileentzat “, azaldu du Cristina Murillo Klusterreko zerbitzu zuzendariak.

Proiektu faseak

Proiektuaren lehen fasean, formatu fisikoko joko bat garatu zen, eta aditu-talde batek kontrastatu du. Talde horrek hobekuntza-arloak eman zituen, formatu digitalera egokitu aurretik. Era berean, hainbat sektoretako adituen eta Gipuzkoako bost enpresaren ekarpenak jaso ziren.
Gaur egun, eta irailera arte, NETCircular+ proiektuaren barruan diseinatutako tresnak baliozkotzeko fasean inplementatu eta testatuko da Gipuzkoako hainbat enpresatan.
Etorkizunerako helburua da haren erabilera merkaturatzea eta zabaltzea Gipuzkoako eta Euskadiko enpresa-sarean, negozio-eredu eta balio-kate zirkular eta iraunkorragoak sustatzen laguntzeko.