Prentsa oharra

Koalizio aurrerakoiak iraupen luzeko bitarteko enplegatu publikoen egonkortzeari buruzko kontrol-mozio bat
defendatuko du.


Aitzole Aranetak, Donostiako Udaleko Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak, kontrol mozio baten bidez defendatuko ditu Udaleko langile publikoek epe luzeko bitartekoen egoera egonkortzeko egin
dituzten aldarrikapenak biharko Osoko Bilkuran.

Koalizioak Bilbon eta Donostian gose greban dauden bitarteko langileak Osoko Bilkurara gonbidatu ditu, eta Donostiako Udalak langile publiko guztiei babesa erakusteko eskatuko du. Gainera, tokiko gobernuari eskatuko dio auditoria bat agin dezala udal plantillan behin behinekotasun abusuen egoerak aztertzeko eta eragindako langileen egoeran duten eragina eta diru-kutxa publikoan duten kaltea ebaluatzeko.

Joan den astean salatu zuten bezala, Udalak 70 demanda ditu auzibidean, eta behin-behinekotasuna zuzentzeko neurriak hartu beharrean, Justizia Auzitegiak eta Europak eskatzen duten bezala, gutxienez hiru urtetan plaza okupatuak eskaintzen jarraitzen du.

Horrela, Europarekin konpromisoak betetzeko gauzatu behar diren egiturazko neurrien egoera ebaluatzea eta donostiar guztien interes orokorra bermatu duten langileei babesa ematea eskatzen du koalizio aurrerakoiak.