Prentsa oharra

• 2011n ateak ireki zituenetik, 1.875 ikerlari hartu ditu.
• Egoiliarren % 77 atzerritarrak dira, eta eraikinean ostatu hartutako ikerlari gehienak errusiarrak izan dira.
• 2023an, Talent House II jarriko da martxan San Bartolomen.

Duela 10 urte, Talent House harrera-plana jarri zuenmartxan Sustapen Ekonomikoko udalarloak, Donostiako Sustapenaren bitartez, nazioarteko talentua erakartzeko eta atxikitzeko formula gisa. Planaren bidez, zerbitzu-programa osatu bat eskaintzen zaie gure hirian gelditu nahi duten ikerlariei. Denbora horretan, ia 2.000 lagunek hartu dute ostatu Talent House-n (2.705, senideak ere kontuan hartuta). Talent House-n egoteko eskaria eskaintza baino
handiagoa denez, jadanik eraikuntza-lanetan dago Talent House II, San Bartolomeko muinoan kokatutako eraikin berria, 80 apartamentuz osatua. Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi zuenez, “oso harro eta pozik gaude Talen House programak izan duen arrakastarekin, talentua erakartzen duten europar hirian elitean kokatu baikaitu. Frogatuta geratu da Donostia ezagutzarekin, berrikuntzarekin eta I+G+b-rekin lotuta dagoela eta talentua erakarri eta atxikitzeko martxan jarri dugun estrategia funtzionatzen ari dela. Horren erakusgarri, martxan dago Talent House II, langile kualifikatu berrien ostatu-beharrak aseko dituen eraikin berria.

2011n sortu zen Talent House plana, zientziaren eta berrikuntzaren aldeko hiri baten alde egindako apustuaren barruan, eta bertako zentro teknologiko eta ikerketa-zentroei kualifikazio handiko profilak erakartzen laguntzeko helburuarekin. Programa aitzindari horren bidez, hona etortzeko erraztasunak jartzen zaizkie kualifikazio handiko pertsonei eta beren proiektu berritzailea Donostian aurrera eraman nahi dutenei.

Talent House planak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
• Welcome Service: Aurrez aurreko lehen arreta hirira iritsitakoan, administrazio-izapideei, hiriari eta abarrei buruzko aholku emateko.
• Talent House-n ostatu hartzea: mota desberdinetako eta prezio oso lehiakorretako 80 apartamentuz osatutako eraikina. Kontxako badiara ikuspegi zoragarria duen leku batean dago.
• Bikoteei beren garapen profesionalean laguntzeko zerbitzua.

Talent House-n balantzeaEraikina ireki zenetik, 1.875 ikerlariri eman zaie ostatu. Guztira, 2.705 egon dira eraikinean (ikerlariak eta senideak).

77 nazionalitatetako egoiliarrek hartu dute ostatu Talent House-n. % 77 atzerritarrak eta %23 estatukoak. Eraikinean egon diren ikerlari gehienak errusiarrak izan dira, eta horien atzetik, alemaniarrak, italiarrak eta estatubatuarrak.

I+G+b arloko 50 zentro eta eragileri lagundu zaie beren ikerlarien ostatu-beharrak betetzen. Horien artetik, EHU dago lekuan, eta, ondoren, Donostia International Physics Center, CICnanoGUNE, CICbiomaGUNE, BCBL eta Polymat.

Batezbesteko egonaldia 5,6 hilabetekoa da. % 59 bakarrik etortzen dira, % 24 bikotearekin eta % 12 familiarekin.

Ikerlarien maila akademikoari dagokionez, % 67 doktoreak dira eta % 28 doktore aurrekoak.Erreferentziazko ikerketa-polo gisa lortu duen lekuari eusteaz gain, osagai zientifiko handiko enpresa eta erakundeak erakartzeko estrategia hori indartzearen alde egin du hiriak. Donostian 34 ikerketa-zentro daude, zerbitzu aurreratuetako 4.800 enpresa, gazteen % 50 lizentziatuak dira eta tokiko BPGaren % 2,7ko inbertsioa egiten da I+Gn. Datu horiei esker, ikerketarako eta berrikuntzarako ekosistema ezin hobea du hiriak kualifikazio handiko profesionalen komunitatearentzat.