Prentsa oharra

Koalizio aurrerakoiak salatu duenez, EAJk eta PSEk lehentasuna eman diote oinarrizko ondasun batekin negozioa egiteari, hala nola etxebizitzarekin, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketarekin.

Aranetak aldi baterako langileen egoera egonkortzeko eskatu dio Gobernuari.


Gaur Donostian egin den ohiko osoko bilkuran, Elkarrekin Donostiak lortu du Udalak DomusVik hirian dituen egoitzen gaineko neurriak zorroztea.

Aitzole Araneta koalizio aurrerakoiaren bozeramaileak aurkeztutako mozio batean, Elkarrekin Podemos-IUk egoitza-eredua berraztertzeko deia egin die erakundeei, Domus Vi enpresaren eskandaluen ostean. “Horrelako abusuak saihesteko beharrezkoak diren ekintzak hartu behar dira, eta espero det gaur egun Gipuzkoan dugun zaintza eredu honek ezinbestean horrelako eskandaluetara garamatzala konturatzea”.

“Arlo publikoa indartu behar da etekinak maximizatzea besterik bilatzen ez duten enpresen praktiketatik defendatzeko”, gaineratu du Aranetak.

Haizea Garayk adierazi duenez, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntualak ezin du tresna baliagarri bat izan, hiri osoari eragiten baitdio. “Gure ikuspuntutik, etxebizitzaren erabilera espekulatiboa erraztuko da, biztanleen artean dagoen beharrari jaramonik egin gabe, bizitegi-larrialdi argi batean”.

Garayk salatu duenez, mobilizazio soziala ez da entzuten ari: “Kalean, auzo-elkarteek eta kolektiboek salatzen dute etxebizitza turistikoek etxebizitzaren arazoa larriagotzen dutela hirian, jarduera ekonomiko
horrek alokairuaren prezioak igotzea eragiten duelako”.

Koalizio aurrerakoiaren zinegotziak kritikatu duenez, etxebizitza turistikoen ezarpena erraztuz “EAJ-PSEren gobernu honek interes espekulatiboak lehenetsi nahi ditu eta oinarrizko ondasun batekin negozioa egitea lehenesten du”. “Pertsonen oinarrizko eskubide baten aurrean gutxi batzuen interesa bultzatzen ari dira”, gaineratu du.

Bestalde, Aranetak Udaleko langile publikoek epe luzeko bitartekoen egoera egonkortzeko egin dituzten aldarrikapenak defendatu ditu osoko bilkurak onartu duen mozio batean.

Aranetak babesa agertu die Bilboko eta Donostiako gose greban dauden langileei, eta gogorarazi du udalean 10, 15 edo 20 urte daramatzatela bitarteko gisa, beren lan eskubideak errespetatu
gabe.

“Pertsona batzuek gose grebarekin protesta egitea erabakitzen dutenean, muturreko egoerekin daudela imajina dezakegu, urte horietan guztietan aldi baterakoa ez zen lanpostu bat bete ondoren euren bizitza proiektuak eten egingo diren beldurrez”, adierazi du Aranetak.

Horrela, Elkarrekin Podemos-IUk Europarekiko konpromisoak betetzeko eta egunero donostiar guztien interes orokorraren alde lan egiten duten langileei babesa emateko eskatu du.