Prentsa oharra

Bi entitateek hitzarmen bat sinatu dute Donostia Sustapenaren bitartez, elkarrekin talentua erakarri eta garatzeko, hezkuntza inguruneko gaitasunak garatzeko, eta ekintzailetza, zientzia dibulgazioa eta bokazio zientifikoak sustatzeko, edo Europako programak detektatzeko, haietan parte hartzeko xedearekin. Hitzarmenak emakume zientzialariak bistaratzeko jarduerak sustatzeko laguntza espezifikoa hartzen du.

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Marisol Garmendia, Polymaten Zuzendari Zientifikoak, José María Asúa, eta enpresaren gerenteak, Idoia Azaldegi, parte hartu zuten hitzarmena sinatzeko ekitaldian adierazi zuenez, “Donostia Sustapenetik, Donostia berrikuntza eta jakintza gune gisa sendotzeko jarraitzen dugu lanean, talentua garatze, atxikitze eta erakartze aldera, eta halako hitzarmenekin, zentroek tokiko talentua atxikitzeko eta goi mailako ikertzaileak erakartzeko lana egiten dute. Kasu honetan, gainera, emakumeak zientzia arloetan duen betekizunari ikusgaitasuna
emateari eman zaio garrantzia, berdintasuna sustatzeko gure estrategiaren ildo berean”.

Hitzarmena arlo hauek hartuko ditu:

1.- Talentua erakartzea eta garatzea
Polymatek langileak barneratzeko aukerak eta donostiarrei atzerrian egoteko egonaldiak errazteko moduak identifikatuko ditu. Donostia Sustapenak haien eskura jarriko ditu hainbat aukera: Talent House Harrera Egitasmoa, Talentuaren itzulera, Talentu Berritzailea, nazioarteko mugikortasun programak, etab.

2.- Hezkuntza eremuan gaitasunak garatzea
Bi alderdiek modu aktiboan hartuko dute parte Polymaten ikerketa arloan bokazioak sustatzen:
energian, osasunean, jasangarritasunean, esaterako. Urtean behin, Polymatek erronka esperimental
bat proposatuko du Donostia Innovation Campus programaren esparruan.

3.- Ekintzailetza
Bi entitateek Donostian ekintzailetza eta transferentzia teknologikoa sustatuko duten jarduerak eta programak bultzatuko dituzte. Polymatek ikerketa gaitasunetan oinarritutako ekintzailetza proiektuak detektatu beharko ditu Ekin+ programari eratortzeko. Donostia Sustapenak oinarri teknologikoko I+G proiektuentzat (Ekin+ programa, inkubagailua, etab.) ekintzailetza programen difusioan ere lagunduko du.

Donostia Sustapenak Polymaten ikerlarientzako ekintzailetza gaitasunak garatzen lagunduko du, lidergoan prestatuz eta sentsibilizatuz, eta baita taldeko liderrentzako ekintzailetza ere.

4.- Zientziaren dibulgazioa eta emakumearen betekizunak

Polymatek zientziaren dibulgaziorako eta bokazio zientifikoak sustatzeko eduki desberdinak proposatuko ditu. Sustapenak emakumeak zientzia eta berrikuntzan dituen betekizunak ikusgai egiteko lerroa sustatuko du. Horretarako, 2022an Polymatek zuzenduko duten Emakumeak Zientzian zikloa bezalako ekitaldiak sustatuz, esaterako.

5.- Europar proiektuen eta finantzazio-proiektuen identifikazioa
Bi entitateek elkarrekin aztertuko dituzte ikerketa arloko proiektuen identifikazioan, prestakuntzan eta aurkezpenean lankidetza aukerak Polymantentzat interesgarriak diren arloetan: energia, osasuna eta jasangarritasuna, besteak beste.

Donostia Sustapenari buruz

Donostia Sustapenak, hiriaren sustapen eta garapen ekonomikorako udal entitateak, urteak daramatza Donostia berrikuntza eta jakintza gune bihur dadin hiriaren eraldatzeko eta sendotzeko estrategiak lantzen. Xedea talentua garatzea, atxikitzea eta erakartzea da, hirian finkatutako Zentroetan sortutako jakintzaren eraldaketarekin batera, eta ETEekin eta ekintzaileekin konektatzen dituelarik.


Polymati buruz
Polymateren xedea nazioarteko mailan polimeroetan bikaintasunean oinarritutako ikerketa zuzenduko eta estrategikoko zentroa izatea da. Euskal Herriko Unibertsitatearekin kolaboratzen du horretarako, eta nazio zein nazioarteko arlo horretako ikerketa zentro nagusiekin lankidetzan egiten du lan gizartearen interesen lerrotik, eta garapen eta ongizatea lortze aldera, nazioarteko aurrerapen zientifikoak bultzatzeko eta material polimerikoak ezagutzea transferitzeko komunitate zientifikoaren eta gizarte osoaren onurarako.