Prentsa oharra

nor

Mikroantzerkia, kafe dastaketa eta bidezko merkataritzako produktuen salmenta puntu bat eskainiko du Donostiako Bidezko Merkataritzaren Taldeak larunbatean, Egiako Plaza Haundin.

«Berreraiki dezagun justiziaz» mezua Bidezko Merkataritzaren mugimenduak nazioartean egindako aldarrikapenak laburbiltzen ditu, eta SETEMek eta, orain arte, Estatuko 225 erakundek ere izenpetu ditugu (GKEak, Ekonomia Solidarioaren erakundeak, finantza etikoak, ekologistak, gizarte-enpresak, hezkuntza-, osasun-, kontsumitzaile-elkarteak, elkarte zientifikoak, etab.).

«Berreraiki dezagun justiziaz» adierazpenarekin, erakundeok dei egiten diegu ordezkari politikoei eta nazioarteko erakundeei COVID osteko garaiko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak lehentasuna eman diezaien giza eskubideei, planetaren babesari eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarritzeari.

Maiatzaren 8an ospatuko dugun Bidezko Merkataritzaren Mundu Egun honetan, eredu ekonomikoaren eraldaketa eskatzen dugu, desberdintasun sozialak gutxitu eta larrialdi klimatikoa geldiarazteko. Mezu hori eta bidezko merkataritzaren balioak zabaltzeko, hainbat jardueratan parte hartuz ospatuko dugu Munduko Eguna.

Donostian, Bidezko Merkataritza taldeak bidezko merkataritzari buruzko mikroteatroa eskainiko du Plaza Haundin (Egia), Teatro sobre Ruedas konpainiaren eskutik. Emanaldiak 12:30etatik 13:00era eta 13:30etatik 14:00etara izango dira. Gainera, kafea dastatzeko eta bidezko merkataritzako produktuak erosteko aukera izango da. Jarduera honek sarrera librea izango du edukiera bete arte, eta Donostiako Udalaren finantziazioa izango du.