Prentsa oharra

● Aranetak Goiari galdetuko dio bertako Gobernuak egoera honi buruz zer pentsatu duen jakiteko.


● Koalizio aurrerakoiak uste du alderdi politiko eta eragile sozial guztien artean hainbat neurri garatu behar dituztela
herritarrak zaintzeko.

● Maiatzean zehar Elkarrekin Donostiak bere proposamenak aurkeztuko ditu hiria aurre egin beharreko erronketara
egokitzeko.


Elkarrekin Donostiak uste du ezinbestekoa dela hiriak udarako plan bat izatea, pandemiak eragin ditzakeen kalteak aurreikusteko eta Donostiak eskaintzen dituen aukera guztiak modu seguruan garatzen laguntzeko. Hori dela eta, Aitzole Aranetak, Elkarrekin Donostia taldeko bozeramaileak, interpelazioa aurkeztu dio Eneko Goia alkateari, Udal Gobernuak ez baitdie aurre hartu covid-19ak uda garaian sor ditzakeen arazoei.

Izan ere, alarma egoera amaitu ostean, koalizio aurrerakoiarentzat berriro ere mahai gainean dago erakunde guztiek pandemiari aurre egiteko neurriak hartzeko beharra. “Eta, zoritxarrez, azken egunetako eztabaidan, zalantza gehiagorekin aterako gara”, adierazi du Aranetak.

Koalizioaren bozeramailearen ustez, ekarpenak egin behar dira Udalak, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundeak,
“ziurgabetasunari, frustrazioari eta nekeari irtenbidea jar diezaion eta bizikidetza osasuntsua ahalbidetuko duten neurriekin bideratu dezan, non guztiok zainduko garen eta pandemiatik salbu egongo garen”.

“Udara begira, alarma egoera amaitzen den hilabeteen artean, %70eko txertaketa lortu arte, gure egunerokotasuna pandemiara egokitzeko aukera emateaz gain, hiri gisa ditugun gaitasun guztiak modu zibiko eta solidarioan garatzen lagunduko diguten neurriak martxan jarri behar ditugula uste dugu”, adierazi du.

Horregatik, alkateari bere asmoaz galdetzeaz gain, Elkarrekin Donostiak bere lankidetza eskaini die Udal Gobernuari eta gainerako alderdiei, eta hirian aurre egin beharreko erronkei aurre egiteko maiatzan zehar koalizioak bere proposamenak aurkeztuko ditu.