Prentsa oharra

2015eko irailean, Udalak erabaki zuen Donostia “Etxegabetzerik gabeko Udalerri” izendatzea.

Zehazki, hau erabaki zen: “Udalaren baliabide guztiak jarriko dira lehen etxebizitzatik etxekaleratzeak eta desalojoak geldiarazteko eta, hala badagokio, bizitzeko alternatiba bat bermatzeko”.

Bistan da Udalbatzak hartutako erabaki hori Udalak eta/edo Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoak egiten duten etxebizitza parkearen kudeaketari ere aplikatu behar zaiola. Ildo horretatik, Udalaren edo Donostiako Etxegintzaren jabetzako etxebizitzen “Berankortasunaren protokoloa” izenekoan berankortasun-egoera baten aurrean jarduteko jarraibideak jasotzen dira. Dokumentu horretan, betebehar ekonomikoak ordaindu ez direla egiaztatu ondoren, etxebizitzaren errentarien eta gainerako gastuen ordainketari aurre egiteko neurriak jasotzen dira. Bada, orain arte, protokolo horretan ez zen jasotzen, Udalbatzarrak 2015ean hartutako erabakiarekin bat etorriz, etxegabetzearen erabilera.

Hala ere, datuak babesteko araudia betetzeko protokoloa aldatu behar dela aitzakiatzat hartuta —bide batez, auzitan jartzen dugu behar hori—, etxegabetzearen aukera sartzeko baliatu dute EAJ-PSEk. Esan bezala, lehen ez zegoen aukera hori Udalaren eta/edo Donostiako Etxegintzaren etxebizitzak kudeatzeko jarduera-protokoloan.

Horregatik guztiagatik, EH Bilduk ekimen bat erregistratu du udal gobernuak azalpenak eman ditzan hurrengo asteleheneko Udal batzordeetan. Zehazki, galdera hauek erantzun beharko ditu Eneko Goiak:

  1. Zergatik erabaki du Udal Gobernuak Udalaren edo Donostiako Etxegintzaren
    jabetzako etxebizitzen “Berankortasunaren protokoloan” etxegabetzearen aukera
    txertatzea?
  2. Zergatik erabili da datuak babesteko araudia betetzeko ustezko betebeharra
    etxegabetzeen aukera bide judizialean txertatzeko?
  3. Eneko Goiak berresten al du, alkate gisa, Udalbatzak hartutako konpromisoa
    “Donostia kaleratzerik gabeko hiria” izendatzeko?