Prentsa oharra

Milioi 1 euro inbertituko dira ekainetik aurrera erosi ahal izango diren eta 2021eko. abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango diren erosketa-bonuetan.


Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, 2021eko PREK (Ekonomia Suspertzeko plana) planaren pakete berezi bat aktibatu du, guztira 2.250.000 euroko laguntzarekin, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreentzat. . Erosketa bonuen kasuan, ekarpena milioi 1 eurokoa da 125.000 bonu saltzeko, eta horrek 2,5 milioi euroko diru sarrerak sortuko dizkio sektoreari. Gehieneko zenbatekoa 15.125 euro artera irits daiteke establezimendu bakoitzarentzat, establezimenduek beren eskura jarritako laguntza guztiak eskatzen dituzten kasuan: zuzeneko laguntzak, erosketa bonuak eta emakumeak eta 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzak.

Datozen egunetan irekiko da epea establezimenduek erosketa bonuen sisteman parte hartzeko aukera izan dezaten.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, hau adierazi zuen: “gure egitekoa da une honetan gehien behar duten sektoreei laguntza ematea, hiriko merkataritzari eta ostalaritzari, alegia.

Laguntza hauekin, hiru helburu lortuko ditugu: jarduerari eustea, kontsumoa suspertzea eta enplegua sustatzea 45 urtetik gorako pertsonen kolektiboan. Baina, horrez gain, berriro ere Donostiako herritarren elkartasunari egiten diogu deia. Hain zuzen ere, herritarrek sentsibilitate berezia erakutsi dute kalterik gehien jasan dutenekiko, eta erosketa bonuak kontsumitu dituzte beren eskura jarri ditugunean”.

1.- Zuzeneko laguntzak merkataritzarako eta ostalaritzarako
Zuzeneko diru laguntzak, alde batetik, diru sarreren falta arintzeko eta gastu finkoei aurre egiteko, eta, bestetik, kudeaketa hobetzeko tresnak garatu eta ezartzeko. Merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresei zuzenduta daude, baldin eta zerga egoitza Donostian badute eta alta emanda badute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, epigrafe zehatzetan.

Eskakizunak ostalaritzarako:
• 9 langile baino gutxiagoko plantilla: 1.000euro
• 9 langile baino gehiagoko plantilla (gehienez 50): 1.200 euro.
• % 40ko galerak 2020ko ekitaldian, 2019. urtearekin parekatuta.

Eskakizunak merkataritzarako:
• 6 langile baino gutxiagoko plantilla: 900 euro

Laguntza oinarria kasu hauetan areagotuko da:
• %15eko igoera ostalaritzan, terrazarik ez badute edo soilik hiru mahai badituzte kanpoan.
• % 5eko igoera emakumeentzat.
• % 5eko igoera, hiriko Ekialdean egoteagatik: Altzan, Intxaurrondon, Mirakruz-Bidebietan, Egian, Loiolan eta Martutenen.

Establezimendu bakoitzak 1.500 euroraino jaso ahalko ditu. Laguntzek gastu hauek ordainduko dituzte: alokairu gastuak, autonomoak, langileak, aseguruak, hornigaien kostua, gestoria, etab. Laguntzak web honetan eska daitezke: http://www.fomentosansebastian.eus

2.- Erosketa bonuak
Herritarren eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen eskura jarri da erosketa bonuen kanpaina berri bat, milioi bat euroko balioarekin. Horrek 2.500.000 euroko gastua eragingo du, eta kontsumitzaileak % 40ko deskontua izango du.

• 20 euroko erosketa bonu bakoitzeko, erosleak 12 euro ordaintzen ditu bakarrik (8 euroko aldea Donostia Sustapenak ordaintzen du).

• Pertsona bakoitzak guztira 5 erosketa bonu erosteko eskubidea izango du, bai establezimendu berean, bai desberdinetan.

• Guztira 125.000 bonu aterako dira.
• Gehienez 250 bonu ezarri dira parte hartzen duen establezimendu bakoitzeko.

Doako ekimen hau irekita dago parte hartu nahi duten hiriko establezimendu guztientzat.
Ekimenarekin bat egiteko epea datozen egunetan irekiko da. Ez dira hemen sartzen enpresa handien filialak, frankiziak edo nazioan edo nazioartean kokaturiko enpresak; salbuespenak dira jatorria Donostian duten frankiziak.

Bonuak 2021eko ekainean erosi ahal izango dira hemen: http://www.dssmarketplaza.eus. Trukea egiteko, 2021eko abenduaren 31ra arteko epea dago.

3.- Emakumeak eta 45 urtetik gorako pertsonen kontratazioa Kontrataziorako laguntzak ostalaritza eta merkataritza sektoreetan, emakumeak eta 45 urtetik gorako langabetuen enplegu sorrera sustatzera bideratuak.
• 3 hilabeteko kontratuentzat: gehienez 3.000 euro (% 100eko lanaldia)
• 6 hilabete edo gehiagoko kontratuentzat: gehienez 6.000 euro (% 100eko lanaldia)

Laguntza igo egingo da kasu hauetan:• % 10 gehiago, gizon hauen kontratazioan: 55 urtetik gorakoak, edo iraupen luzeko langabetuak, COVIDek kaltetuak.
• % 15 gehiago, emakume hauen kontratazioan: 55 urtetik gorakoak, edo iraupen luzeko langabetuak, edo guraso bakar diren emakumeak eta beren kargura adin txikikoak dituztenak, Covid-ek kaltetuak.

Laguntzak web honetan eska daitezke: http://www.fomentosansebastian.eus 2020ko PREK. DATUAK Donostiako Udalak iaz 6,2 milioi euro bideratu zituen saltokiei eta ostalaritzari emaniko laguntzetara, pandemiak eraginiko krisiaren ondorioak arintzeko helburuarekin. 3,2 milioi zuzeneko laguntzetarako izan ziren, eta merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko 180.000 bonuetarako. Laguntzen onuradun izan ziren hiriko 2.000 establezimendu; horietatik % 41 ekialdean kokaturikoak izan ziren. 739 lanpostu sortzea lortu zen, eta 9.000 enplegu finkatu ziren, Donostia Sustapenak ezarritako laguntza lerroei esker. Bestalde, 2.000 emakume inguru izan ziren neurri hauen onuradun.