Prentsa oharra

● Koalizio aurrerakoia neurriak bilatzen ari da hurbileko merkataritza sustatzeko eta bizi duen ahultasun egoera
zuzentzeko.


Elkarrekin Donostiako zinegotziak, Marta Huartek, udalerriko merkataritza gune handiei ingurumen tasa bat ezartzeari buruzko ikerketa sakon bat egiteko asmoa duen galdetuko dio Udal Gobernuari.

Koalizio aurrerakoiarentzat, tasak bildutakoa berrinbertitzea izango luke helburu, Donostiako tokiko merkataritza bultzatuko duten neurri berritzaileak hartuz, eta, aldi berean, kontsumo-eredu iraunkorrago bat sustatzera bultzatuz eta lagunduz.

“Saltoki txikiek bizitzaz betetzen dute gure auzoak, eta hauek zaintzeko eta berraktibatzeko modua bilatu behar dugu”, adierazi du Huartek. “Gure hiriaren nortasunaren funtsezko zatia da”. Zinegotzi aurrerakoiak azaldu duenez, osasun krisiaren aurretik sektorea larri kaltetuta zegoen eta gaur egun muturreko egoera bati aurre egin behar dio. “Horregatik, kalteberatasun egoera horiek zuzendu beharko genituzke proposatzen dugun bezalako tresna fiskalekin”, gaineratu du.

“Kontuan hartu behar da merkataritza gune handiek sortzen duten hondakin kopurua, hala nola plastiko, ontzi eta paketatze gehiegi. Erakundeetatik proaktiboak izan behar dugu eredu baten eta bestearen arteko iraunkortasuna eta koexistentzia bilatzeko, biek dute lekua gure hirian, eta horretarako egungo egoera desorekatua orekatzen hasi behar dugu “.