Prentsa oharra

● Koalizio aurrerakoiak uste du beharrezkoa dela Donostia sozialki eta ekonomikoki suspertuko duten neurriak hartzea.

● Aranetak alkateari interpelatu dio eta, laguntzeko prest agertzeaz gain, aurrera egiteko hainbat proposamen
aurkeztu ditu.


Joan den astean iragarri zuen bezala, Elkarrekin Donostiak uste du ezinbestekoa dela Donostiak Covid-19aren aurkako plan propioa izatea, estatu eta autonomia mailan hartzen diren neurriak osatuz, hiria sozialki eta ekonomikoki zaindu eta suspertzeko.

Hori dela eta, Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia taldeko bozeramaileak deitoratu du tokiko gobernuak ez duela ezer
aurreikusi alarma egoera bukatu ostean hiria aurrean dituen erronketara egokitzeko.

Gaur goizean udaletxean egindako batzordeetan, Araneta, alkateari bere planei buruz galdetzeaz gain, laguntzeko eta erabilgarria izateko prest agertu da, eta hiria behar berrietara egokitzeko neurriak aurkeztu ditu.

Ordezkari moreak musukoentzako edukiontzi berezi bat ezartzea proposatu du, ingurumenean inpaktu handia eragiten ari den hondakin mota berri bat baitda. Halaber, inguruko beste hiri batzuk proposatzen ari diren bezala, bozeramaileak espazio publikoetan CO2 neurgailuak ezartzea proposatu du, barrualdeak errendimendu osoz funtzionatuko duen gune segurua izan daitezen.

Azkenik, krisiaren eragina gehien pairatzen ari diren sektoreei arreta berezia eskaintzea eskatu du Aranetak, emakumeen langabeziarekin gertatzen den bezala.

Azken finean, Aranetak hiriari erronka berriei aurre egiten lagunduko dioten bideak aztertzera deitu du, familien eta saltokien beharrei erantzunez, gizarte eta ekonomia sarea suspertuz krisitik ateratzeko etorkizuneko hiri hobe gisa.